Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskaraz egingo diren ibilaldi gidatuak antolatu ditu Ametx erakunde autonomoak

Euskaraz egingo diren ibilaldi gidatuak antolatu ditu Ametx erakunde autonomoak

2017/10/16
• Arratiako bailaran aurki ditzakegun txoko ederrenetakoak bisitatuko dira oraingoan, 10-15 kilometro inguruko ibilaldiak eginez. Ikuspegi zoragarriak, auzo baketsuak eta lasaitasuna han eta hemen. • Ibilaldiak urriaren 28an eta azaroaren 4an, 18an eta 25ean izango dira, goizeko 8:00etan hasita. • Autobus zerbitzua izango da etapak hasten eta amaitzen diren lekuetarako, eta Nafarroako parkina izango da batzeko tokia. • Informazio gehiago nahi izanez gero, www.ametx.eus web orrian begira daiteke. Zelaieta zentroan eman beharko da izena, irteerak baino bi egun arinago beranduen jota. Leku kopurua mugatua da.

Hamar eta hamabost kilometro bitarteko lau ibilaldik osaturiko ekimena antolatu du Amorebieta-Etxanoko Udalaren mendekoa den Ametx erakunde autonomoak, Ibiliaz Ezagutu programaren barruan, Arratiako bailaran aurki ditzakegun txokoen edertasunaz gozatzeko. Ikuspegi zoragarriak, auzo baketsuak eta lasaitasuna han eta hemen.

Ibilaldiak urriaren 28an eta azaroaren 4an, 18an eta 25ean izango dira, goizeko 8:00etan hasita. Etapa guztiei emango zaie hasiera Nafarroako parkinean eta autobus zerbitzua izango da bertatik ibilaldien hasiera puntura iristeko eta behin amaituta ere, Amorebietara itzultzeko. Honakoak izango dira, zehazturik, lau larunbat horietan egingo diren ibilaldiak:

Urriaren 28an, Baltzola-Mañaria: Arratiako bailaratik hasita. Eta bertako baserri eta inguruen edertasunaz liluratuta, ibilaldi honi ekingo diogu Dimako ingururik ederrenetakoa ezagutzeko. Altuera apal batetik hasita, 1.000 metrotik gora ikusiko dugu geure burua.

 Azaroaren 4an, Zumeltza-Indusi: Gerra Zibileko gudarien aireportuaren zelaiaz baliatuz, Eskuagatxeko inguru ostenduak ezagutzeko aukera izango dugu, eta gure arbasoen aztarnen atzean amaituko dugu ibilaldia.

 Azaroaren 18an, Zumeltza-Areatza: Zumeltzako goi-larreetako bakeaz eta lasaitasunaz gozatuz, Dimako Indusi aran galdu eta estuan murgilduko gara, ingurune historikoa ezagutzeko.

 Azaroaren 25ean, Oba – Zornotza: Dimako auzo esaguratsuenetatik igaroz, Legarmendiko mendilerroan sartuko gara, Dimako bazterrei agur esanez, eta gure herriko inguru ederrenetakoak gozatuz.

 Informazio gehiago nahi izanez gero, HEMEN begira daiteke. Zelaieta zentroan eman beharko da izena, irteerak baino bi egun arinago beranduen jota. Leku kopurua mugatua da.

 Jarduera fisikoaren onura, orohar, berekin dakarren arriskua baino handiagoa da. Nolanahi ere, ariketa fisikoa egiten duen orok jakin beharra dauka jarduera horiek eguneroko bizimoduan arriskurik gabe txertatzen, eta segurtasuna bermatzeko neurriak hartzen.