Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskaraz egingo diren ibilaldi gidatuak antolatu ditu Ametx erakunde autonomoak

Euskaraz egingo diren ibilaldi gidatuak antolatu ditu Ametx erakunde autonomoak

2017/03/17
• Paisaiaren edertasunaz gain, Bizkaiko eta Gipuzkoako kobetako batzuk kokatzen direneko lau paraje bisitatuko dira, gida euskaldunek lagunduta. • Ibilaldiak martxoaren 25ean eta apirilaren 1ean, eta maiatzaren 6an eta 13an izango dira, goizeko 8:00etan hasita. • Autobus zerbitzua izango da etapak hasten eta amaitzen diren lekuetarako, eta Nafarroako parkina izango da batzeko tokia. • Zelaieta zentroan eman beharko da izena, irteerak baino bi egun arinago beranduen jota.

Lau ibilaldik osaturiko ekimena antolatu du Amorebieta-Etxanoko Udalaren mendekoa den Ametx erakunde autonomoak, Ibiliaz Ezagutu programaren barruan.

Horrela, gidari euskaldunak bide lagun izango dituzte partaideek lau irteera hauetan, paisaiaren edertasunaz gain, Bizkaiko eta Gipuzkoako kobetako batzuk kokatzen direneko parajeak ezagutzeko.

Ibilaldiak martxoaren 25ean eta apirilaren 1ean, eta maiatzaren 6an eta 13an izango dira, goizeko 8:00etan hasita. Etapa guztiei emango zaie hasiera Nafarroako parkinean eta autobus zerbitzua izango da bertatik ibilaldien hasiera puntura iristeko eta behin amaituta ere, Amorebietara itzultzeko. Honakoak izango dira, zehazturik, lau larunbat horietan egingo diren ibilaldiak:

Martxoaren 25ean, Ereño-Santimamiñe: Ereñotik irten eta Ereñozar igo ondoren, Omako basoa ikusi eta Bizkaiko Santimamiñen amaituko da ibilaldia. Natura paraje paregabeez gain, historia aurreko aztarnez eta arte-adierazpenez ere liluratzeko ibilaldi ederra.

Apirilaren 1ean, Lekeitio-Lekeitio: Lekeitioko talaiara igo eta baleei eta arrain sardei zelan erreparatzen zitzaien ikusi ondoren, Zatika eta Kurtxiaga auzoetatik Lumentza mendira igoko dira, Lumentza eta Armintxe kobazuloen sarreretaraino hurbildurik.

Maiatzaren 6an, Arantzazu – Pottokaleku: Oñati inguruak ezagutzeko parada izango da hirugarren irteeran. Arantzazuraino autobusez hurbildutakoan, bertatik, Aloñamendi katera igo eta ibilbidea Pottokalekun amaituko da. Interesa duten ibiltariek Arrikrutzeko kobaren bisita gidatua egiteko aukera izango dute ibilaldia amaitu ostean. Bisitaren prezioa aparte doa, 6 €, eta gutxienez 25 laguneko taldeak egon behar du.

Maiatzaren 13an:Zestoa-Zestoa: Zestoan irten eta Sastarrain bailara ezagutzeko aukera. Ekainberriko kobazulotik hurbileko tokiak bisitatuko dira.

Zelaieta zentroan eman beharko da izena, irteerak baino bi egun arinago beranduen jota.

Informazio orria: HEMEN

Izena emateko orria: HEMEN