Hemen zaude: Hasiera Albisteak Euskal Komikia 1975tik ezagutzeko aukera dago Zelaietako Erakusketa Gelan ikusgai dagoen erakusketarekin

Euskal Komikia 1975tik ezagutzeko aukera dago Zelaietako Erakusketa Gelan ikusgai dagoen erakusketarekin

2021/09/06
Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera antolatutako erakusketa, Kike Infamek eta Mikel Begoñak komisariatu dute eta urriaren 1era arte izango da Zelaietan. Proiektu honek orain arte euskal komikiaren azkenaldiko historiari buruz egindako ibilbiderik osoena proposatzen digu. Argitaletxeak, aldizkariak eta, batez ere, egileak uztartzen dira gure bineten munduan barrena egindako bidaia magiko honetan. Erakusketarekin batera, umeak komikiaren mundura hurbildu daitezen Zelaietako beirateetan komiki tailer antolatu da.

Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera antolatutako erakusketa, Kike Infamek eta Mikel Begoñak komisariatu dute eta urriaren 1era arte  izango da Zelaietan. Proiektu honek orain arte euskal komikiaren azkenaldiko historiari buruz egindako ibilbiderik osoena proposatzen digu. Argitaletxeak, aldizkariak eta, batez ere, egileak uztartzen dira gure bineten munduan barrena egindako bidaia magiko honetan.
Erakusketarekin batera, umeak komikiaren mundura hurbildu daitezen Zelaietako beirateetan komiki tailer antolatu da.

Umeentzako tailerra (6-12urte)

KOMIKIA BEIRATEETAN. Mikel Begoña/Kike Infame

Iraila 18  11:00 – 12:30  Doan

Izena eman Gazte informazio bulegoan

Komikia, lehenik eta behin, euskal komikiaren 1975etik gaur egun arteko historiaren unerik garrantzitsuenak ezagutzeko jaio da eta, bigarrenik, horiek erakusteko.

Komikiaren mundua aldatu eta berritu egin da, bizi den gizartera egokitzeko. Bederatzigarren artearen bilakaera oso lotuta dago formatuekin eta publikoaren erantzunarekin. Komikiak oso gutxitan izan du atzean bere sortzaileen ametsak mantentzea ahalbidetzen zuen azpiegitura bat. Aurrekoa gorabehera, egileek eta irakurleek inolako zalantzarik gabe mantendu egin dute bere militantzia.

Oso urrun geratzen dira haur-komikia herritar askok kontsumitutako masa-euskarri bat zen garaiak. Hala eta guztiz ere, adierazpen-bide honekiko interesa ahultzetik urrun dago; horizonte berritzaileak ditu eta binetetan irakurtzearen plazera ezagutzen duen edo berrartzen duen publiko berri batengana hurbiltzea bilatzen du.

Gaur egun, euskal komikia etorkizunera baikortasunez begiratzea ahalbidetzen diguten zenbait oinarritan eusten da. Batetik, Astiberrik jarraitzen du nazio mailan zein nazioarteko mailan artistentzako erreferente bat den proiektua indartzen eta, horrela, lortu du euskal komikia munduan kokatzea. Bestetik, Xabiroik belaunaldi berri batek Euskadin eta euskaraz egindako komikia irakurtzea ahalbidetzen du, etorkizunerako irakurle-harrobi berria sortuz. TMEOk, 30 urteko historiaren ostean, gobernaezin jarraitzen du, gure gizartea gorriaraziz eta gure komikiak beti harrotasunez erakutsi duen izaera kritikoa mantenduz.

Erakusketa honetan, denboran zehar, egungo ilusiozko itxaropenetara heltzea ahalbidetu duten asmo guztiak ezagutu eta integratu nahi ditugu.

https://www.youtube.com/watch?v=J0Rzu-NwG0o&feature=youtu.be