Hemen zaude: Hasiera Albisteak Etxe-Irakurleak

Etxe-Irakurleak

2017/09/08
Haur liburuen hautaketa egiten ikasteko programa. Euskeraz 5 saio. Astelehenetan. Hasiera: irailaren 25ean. 18.00/19.30 Izena ematea: Liburutegian Epea: Irailaren 19ra arte.

 Askotan gertatzen zaigu, liburutegira edo liburudendara goazenean eskaintza handiarekin egiten dugula topo, hainbat liburu ikustean, oso zaila egiten zaigu aukeratzea. Zer egiten dugu orduan?. Zozketa egiten dogu?. Modak jarraitzen ditugu?

 Tailer honetan liburuak izan behar dituzten ezaugarriak ezagutuko ditugu gure haurrentzat erakargarriak izan daitezen, bai etxean zein eskolan erabili ahal izateko.Haur literatura irakurleak garenez, gure IRITZI kritikoa sortzeko taldea izango da hau. Liburuen hautaketa egiten ikasiko dugu eta gure irakurle txikiei erakargarria egiteko errekurtsoak landuko ditugu.

Haurren ibilbide literarioa sortzen joango gara. Haur literaturaren xirrikituak ezagutzeko asmoz. Gure ezinbestekoen liburuen zerrenda sortuz.

 Album ilustratuak erabiliko ditugu gehienbat:  irudia, edizioa, testua, pertsonaiak zer kontatu nahi duten aztertuz. Helburu estetikoaz, fikzioaz, hitz egingo dugu. Gaiak, tematikak ere landuko ditugu, haur literaturan gai nagusien nondik-norakoak, denborarekin egon diren aldaketak, ikuspuntuak, iritziak mahaiganeratuz eta solasaldi dinamikoak eta parte-hartzaileak sortuz.

 Liburuetan murgilduko gara, irakurketa eraldatzeko helburuarekin. Ze liburu mota daude, zeintzuk erabili  proposamen ludiko eta didaktikoak egiteko, zeintzuk kreatibitatea lantzeko, ….

Taller txiki honetan irakurketa partekatuaren gakoak emango dizkizuegu; nagusiei haurrekin irakurtzeko grina piztuz. Elkarrizketa, inbestigazioa, idazketa, irudiak sortu....irakurketa partekatu baten ostean proposatu ahal diren ekintzetako batzuk dira. Umeekin egiten ditugun irakurketen esperientziak konpartitzeko lekua izango dugu.