Hemen zaude: Hasiera Albisteak ESTRELLA ORTIZ . Ipuin-kontalaria helduentzat.

ESTRELLA ORTIZ . Ipuin-kontalaria helduentzat.

2013/03/18
Martxoaren 21ean, arratsaldeko 19:30ean. BIBLIOTEKA +

Hogeita hamar urtetik gora darama Estrella Ortiz ipuin-kontalariak zeregin honetan. Ipuinak kontatzen ez ezik, ipuinok hobeto kontatzen ikasteko lanetan dabil etengabe. Horrela, ipuin-kontaketen hainbat saiotan parte hartzeaz gain, ikastaroak eta hitzaldiak eman ditu, erakustaldiak eskaini, eta ipuinen gaineko liburuak idatzi. Beste era batera esanda,  kontuaren kontura bizi izan da.Ipuin-kontalariak gonbidapena egin digu ipuinen sorterri diren paraje urrunetan barrena ostera egin dezagun. Munduan zehar joanda han-hemenka aurki zitezkeen istorioetan zehar ibil gaitezen, belarriak erne eta irudimen bizia besterik eskatzen ez zuen bidaiari ekin diezaiogun. Eta hitzari esker, gero eta hurbilago izango ditugu bidaia horretan.Txinako ipuin txinatarra, indiar larrugorrien pasadizoa, Afrikako basamortuko istorioa …  Munduan  zehar bidaiatzeko parada, ipuinak izanik batera eta bestera eramango gaituen zaldia. Guztiak nahasturik eta, gainera, munduko ertzetan batutako atsotitzek ederragoturik. Jakintza tantetara bildutako hitzak. Kontaketei eusteko.