Hemen zaude: Hasiera Albisteak Errege Magoak Amorebieta-Etxanora helduko dira musikaz, argiz eta ilusioz beteriko karrozetan

Errege Magoak Amorebieta-Etxanora helduko dira musikaz, argiz eta ilusioz beteriko karrozetan

2019/01/03
• Larunbatean, urtarrilak 5, kabalgata arratsaldeko 18.00etan hasiko da Biarritz industrialdean eta Herriko Plazan amaituko da, non umeak Errege Magoekin egoteko aukera izango duten • Herritar guztiek parte hartu ahal izango dute argiz, musikaz eta gozokiz betetako kabalgatan

Amorebieta-Etxano, 2019ko urtarrilaren 3an. Hiru Errege Magoak Amorebieta-Etxanora helduko dira larunbatean, urtarrilak 5, kabalgatan. Meltxor, Gaspar eta Baltasar herrira helduko dira musikaz, argiz eta ilusioz beteriko hiru karrozetan. Honez gain, beste karroza bat ere egongo da fantasiaz beteta datorrena umeei harritzeko.

Kabalgatan herritar guztiak parte-hartzeko dei egin nahi da, gazte zein nagusi, zornotzar guztiak harrituko baitu.

Kabalgata arratsaldeko 18.00etan hasiko da Biarritz industrialdean eta handik, Gudari kalerantz joango da, San Migel kaletik pasatu eta Herriko Plazan amaituko da. Bertan, ume guztiak beraiekin egoteko aukera izango dute euren eskutitza emateko edota azken orduko desioak eskatzeko.