ERDU OLGETAN: Gomiztegi baserrira joateko irteera astebetez atzeratu da egin duen eguraldi txarragatik
2013/02/28
Irteera hau hurrengo zapatua, martxoak 9, egingo da baldintza berdinetan
Azken egunotako eguraldiaren ondorioz, arazoak daude Gomiztegi baserrira heltzeko, eta horregatik bertara joateko irteera astebetez atzeratzea erabaki da. Hurrengo zapatuan, martxoak 9, gauzatuko da, ordu berean eta baldintza berdinetan.
Izena eman dutenek dirua bueltatzeko eska dezakete Zelaietan. Beste alde batetik eta plaza guztiak amaitu arte izena emateko aukera dago hurrengo eguaztenera arte (martxoak 6).