Hemen zaude: Hasiera Albisteak Erabiltzaileen asebetetze-inkesta Udalaren kirol zerbitzuei buruz

Erabiltzaileen asebetetze-inkesta Udalaren kirol zerbitzuei buruz

2018/06/05
Ekainaren 5ean hasi, eta hilaren amaierara arte erantzun ahalko dute interesdunek. Larrea kiroldegian eta www.ametx.eus webgunean eman daiteke Udalaren kirol zerbitzuei buruzko iritzia.

Hiritarren aisialdi-ohituren eboluzioari erreparatuta, kirol-jarduerak gaur egun hartu duen garrantzia inoizkorik handiena da, eta horrek erronka izaugarria dakarkigu. Erronka horri, tamaina neurtu eta aurre egin nahian, Amorebieta-Etxanoko Udalak  Ametx erakunde autononomoaren bidez kudeatzen dituen kirol zerbitzuen eta instalazioen gaineko iritzia biltzeko inkesta jarri da bete nahi duten interesdunen esku.

Ekainaren 5ean hasi eta hilaren amaierara arte eman ahalko dute euren iritzia interesdunek, Larrea kiroldegiaren sarreran paperezko formatuan eta www.ametx.eus webgunean: Kirol zerbitzuen inkesta, jarri den galdetegiari erantzunez.

Guztion iritzia garrantzi handikoa delako guretzat, eta zerbitzuen hobekuntza etenik gabean jardun nahi dugulako,

ESKERRIK ASKO zuen interesagatik!