Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eneko Atxa chef zornotzarra, Amorebieta-Etxanoko Karmengo jaietako pregoilaria

Eneko Atxa chef zornotzarra, Amorebieta-Etxanoko Karmengo jaietako pregoilaria

2017/07/05
• Zornotzako sukaldariak, uztailaren 15etik 27ra luzatuko diren jaiei hasiera emango die • Ohi bezala, hainbat jardueraz betetako egitarau bariatua atondu da Amorebieta-Etxanoko jaietarako • Tamborrada, marmitako txapelketa eta kontzertuak jaietako ekitaldi nabarmenenak dira.

Amorebieta-Etxano, 2017ko uztailaren 5a. Adin eta gustu ezberdinetara iristea da Karmengo jaien helburua eta, horretarako, ohi bezala, hainbat jardueraz betetako egitarau bariatua atondu da.

Musika ekitaldien artean: Esne Beltza, La Orquesta Mondragón, Calum, Carlos Jean, Vendetta eta Family Atlantica.

Eneko Atxa, pregoilaria

Aurten, jaietako pregoilaria Eneko Atxa sukaldaria izango da. Zornotzarra, bere garaian, 3 Michelin izar lortu zituen Espainiako sukaldari buru gazteena izan zen. Ezagutza hori World’s 50 Best Restaurants jatetxe zerrendan sartzearekin ere osatu da. Munduko jatetxerik iraunkorrena izateagatik ere saria jaso du, zerrenda berean, eta Europako Jatetxerik Onenaren saria OAD (Opinionated About Dining) iritzi zerrendaren arabera. Enekorena da 2015eko Gastronomia Sari Nazionala, oraintsu Elite Traveler luxuzko aldizkariaren irakurleek Munduko jatetxerik onena izendatu dute eta European's Young Leaders elkarteko kidea da.

Eneko Atxak Azurmendi gastronomia gunean lortu du bere sormena garatzea eta zabaltzea. Bere zaletasuna eta sentiberatasuna, sustrai kulturalak, ingurunearekiko eta bertako produktuekiko lotura eta euskal sukaldaritzako errezeta tradizionalak izan dira bere sorkuntza bakoitzaren oinarri, eta hala izaten jarraitzen dute. Hori guztia, atsegina sortu nahian, bikaintasuna jadetsi guran, balioa sortzeko ahaleginean, aberastasuna eta jakintza elkarri zabaltzeko asmoz; azken batean, oso esperientzia pertsonala diseinatzeko eta etengabe eta iraunkortasunez hazteko.

 Antzerkia, kirola, koadrilak, eta abar

Ohi bezala, antzerkiak ere toki garrantzitsua izango jaiegunetan. Kale antzerkia eta umeentzako antzezlanak  izango dira, eszena arteen zaleen gozamenerako. Azpimarratzekoak dira KUKAI-BRODAS konpainien (lehenengoa Max 2017 sarietan saritua) “Topa” antzezlana edota Ekuadorreko TUNGURAUA talde folklorikoa.

Urteroko moduan, kultura eskaintza oparoaz gain, asko dira programatu diren kirol jarduerak, hala helduei nola umeei zuzenduak: herri kirolak, xake txapelketa, arku-tiroketaren lehiaketa, koadrilen arteko piragua jaitsiera Ibaizabalen, tokiko pala eta esku-pilota txapelketak, etab.

Mota guztietako ekintzez beteta datorren koadrilen arteko Challenge-a ezin falta, dena lagun taldeei begira antolatuta, herri bazkaria, lehiaketak, piraguen jaitsiera Ibaizabalen, koadrilen arteko herri kirolak, eta marmitako txapelketa besteak beste.

 

Egitaraua

 TXUPINAZOAREN EGUNA-JAIEN HASIERA___________Uztailak 15 larunbata-sábado

  • 20.00 Herriko plaza

Pregoia, txupinazoa eta kalejira, Iruñako Sanduzelai, Kanboko Zukila eta Amorebieta-Etxanoko, erraldoi eta buruhandien konpartsak, gaitero eta txistulariak.

Pregón, chupinazo y posterior  pasacalles de las  comparsas de gigantes y cabezudos de Iruña, Kanbo y Amorebieta-Etxano, gaiteros y txistularis.

  • 20.30 Kalbarioa/ Euskal Herria plaza          

Kaleko antzerkia-musika/teatro música

ANITA MARAVILLAS

Sardina bakalau

  • 21:30 Ixerbekoa kiroldegia

KICK BOXING eta ARTE MARTZIALEN ERAKUSTALDIA

Velada de Kick Boxing y exhibición de artes marciales

Ant./Org. Ukabilak

  • 23.00 Zubiondo parkea

Kontzertua: ESNE BELTZA      

  • 24.00    Ixerbekoa

Erromeria: ZIRKINIK BEZ

  • 24:00  Ixerbekoa

Alkoholemia karpa

Autobus zerbitzu berezia bueltatzeko Arratia eta Galdakaora. / Servicio de Autobuses especiales de vuelta a Arratia y Galdakao.

Tren zerbitzu berezia. Euskotren.

____________________________________________Uztailak 16 igandea-domingo

  •  Goizean  Larrea / Por la mañana

KARMENGO JAIA. Meza, bertsolariak, UDABARRI dantza taldea, eta Euskal erromeria TRIKI PIU taldearekin.

Fiesta del Carmen. Misa, bertsolaris, Udabarri y romería con Triki Piu..

  • Ostean   Larreako landetan / Después

 HERRI KIROLAK

  •  11.00 Herrian zehar / Por las calles

UDAZKEN taldearen kalejira

Pasacalles de los txistularis de UDAZKEN

  •  12:00 Larrea eskolan

 ARKU TIROKETA. / Tiro con arco y stand participativo al público

Ant./Org. Ostadar

  •  17.30 Amorebieta IV frontoia

PILOTA PARTIDA PROFESIONALAK. / Partidos de pelota profesionales

ALTUNA III-REZUSTA

IRRIBARRIA-ZABALETA

Ant/Org: Lagun Onak pilota elkartea

  • 20:00 Gernika plaza

 Antzerkia/teatro: CIA. TORNADO

“Amigos con derecho a robo” 

  • 22.00 Zelaieta parkea

Kontzertua: GONTZAL MENDIBIL

  • 23:00 Zubiondo plaza

 Kontzertua: EN TOL SARMIENTO                                 

____________________________________________Uztailak 17 astelehena-lunes

  •  16.00  Nafarroa aparkalekua

UME ETA GAZTEENTZAKO UR JOLAS PARKEA / Parque de juegos acuáticos infantil y juvenil

  •  17.30 Zubiondo plaza

 KOADRILEN ARTEKO GINKANA

Ant/Org: Zornotzako koadrilak

  •  17:30 Amorebieta IV frontoia

NESKEN ARTEKO ESKUPILOTA ETA PALA I. TXAPELKETA

Finalerdiak/Semifinales

Ant/Org: Erdu Pilotan                 

  • 21.00 Herriko plaza

Bertsolariak: MAIALEN LUJANBIO, XABAT GALLETEBEITIA, JON MAIA, JONE URIA

 _____________________________________________Uztailak 18 asteartea-martes

  • 21.00    Gernika plaza

Dantza/Danza: KUKAI

“Topa”

  •  22:00 Zubiondo plaza

Kontzertua: ILE

__________________________________________Uztailak 19 asteazkena-miércoles

  • 17:00 Amorebieta IV Frontoia

PALA PARTIDAK.

Herriko Txapelketaren finalerdiak. / Semifinales del campeonato local

Ant/Org: Erdu Pilotan

  • 19:30 Ixerbekoa

KOADRILEN ARTEKO PLAY BACK LEHIAKETA

Concurso Play Back entre cuadrillas

Ant/Org: Zornotzako koadrilak

  • 22.00 Herriko plaza

Nazioarteko dantzak

Conjunto Folklórico TUNGURAHUA (Ecuador)

____________________________________________Uztailak 20 osteguna-jueves

  • 18.00    UMEEN TANBORRADA

Tamborrada infantil

  • 20:00    Zelaieta parkea         

Ume eta gazteentzako ikuskizuna/Espectáculo Infantil y juvenil

GO!AZEN

Glu Glu producciones

  • 22:00 Zubiondo plaza

Kontzertua: LA FAMILIA ATLÁNTICA

___________________________________________Uztailak 21 ostirala-viernes

  •  13:00 Kalbario plazatik

KOADRILEN KALEJIRA

Ant/Org: Zornotzako koadrilak

  • 15:00 Ixerbekoa

BERTSO BAZKARIA: ANDER ELORTEGI, MIREN AMURIZA

Ant/Org: Zornotzako koadrilak

  • 17.00 Zelaieta parkea

ALDI BEREKO 50 XAKE PARTIDA. / 50 partidas simultáneas de ajedrez 

Ant/Org: Club de ajedrez Zornotza

  •  18:00  Luis Urrengoetxea kalea

TXARANGAZO ELEKTROTXARANGA

Ant/Org: Zornotzako koadrilak

  • 18.00 Zubiondo parkea

BIZIKLETA EGUNA. / Día de la bici

Ant/Org: Urgozo iturria txirrindulari elkartea

  • 22.00 TANBORRADA                             
  • 23:00 Zubiondo plaza

Kontzertua: SETENTA Y UNO, CALUM.

  • 24.00 Ixerbekoa         

Erromeria: GARILAK 26

Autobus zerbitzu berezia bueltatzeko Arratia eta Galdakaora. /  Servicio de Autobuses especiales de vuelta a Arratia y Galdakao.

____________________________________________Uztailak 22 larunbata-sábado

  • Goizean   Zubiondo parkea / Por la mañana

MARMITAKO LEHIAKETA. / Concurso de marmitako

Ant/Org: Zornotzako koadrilak

Amantala eskuetan gaixotasun arraroekin. / Delantal en mano con las Enfermedades Raras

Ant/Org: Feder País Vasco

  •  09:00 Boroa poligonoan

XCIII. USAKUME TIROKETA OFIZIALA. / XCIII. Tirada oficial de pichón

Ant./Org.: Errekamendi

  • 11.00 Gure Kirolak bolatokian

UMEENTZAKO BOLO TXAPELKETA. / Torneo de bolos infantil

Ant/Org: Club bolos Zornotza

  • 17.00 Urbano Larruzea kalea

 XXXVI. XAKE TXAPELKETA / XXXVI. Torneo de ajedrez

Agustín Zamakona Memoriala-Memorial Agustín Zamakona

Ant/Org: Club de ajedrez Zornotza

  • 18:00    Amorebieta IV frontoia

ZORNOTZAKO III. MASTER KAIOLA

Finalak. Finales.

Ant/Org: Lagun Onak pilota elkartea

  • 21.00 Gure Kirolak bolatokian

KARMENETAKO VII. BOLO TXAPELKETA. / VII.torneo de bolos de fiestas.

Ant/Org: Club bolos Zornotza

  • 22.00 Ixerbekoa

Kontzertua

BELATZ

TXAPELPUNK

ITZIARREN SEMEAK

  • 23.00 Zubiondo plaza

Kanp berbena:  LONDON ORKESTRA

Autobus zerbitzu berezia bueltatzeko Arratia eta Galdakaora. / Servicio de Autobuses especiales de vuelta a Arratia y Galdakao.

Tren zerbitzu berezia. Euskotren.

_____________________________________________Uztailak 23 igandea-domingo

  • 09:00 Boroa poligonoan

XCIII. USAKUME TIROKETA herrikoia / XCIII. Tirada social de pichón

Ant./Org.: Errekamendi

  • 11.00 Jauregibarria

ONTZI-MODELISMOAREN ERAKUSTALDIA. / Exhibición de modelismo naval

Ant/Org: Bilbo Model Club

  • 11:00 Zubiondo parkea

AMOREBIETA-ETXANOKO VI. MILIA ETA JAI LASTERKETA. / VI. Milla de Amorebieta-Etxano y carrera de fiestas

Ant/Org:Zornotzako korrikalariak

  • 17:00    Amorebieta IV frontoia

EUSKAL HERRIKO NESKEN GOMAZKO PALETA ZIRKUITUA

1. jardunaldia 1ª jornada

Ant/Org: Munduko Pilota Batzarra Elkartea

  • 18.00 Amorebieta IV frontoia

 KARMENETAKO X. ESKU-PILOTA TXAPELKETA. / Torneo local de pelota mano

Federatuen finalak / finales de federados

Ant/Org: Lagun Onak pilota elkartea

  • 21:30 Nafarroa

Disko festa: OIHAN VEGA

  • 22:00 Zubiondo parkea

 Kontzertua: PURO RELAJO

 _____________________________________________Uztailak 24 astelehena-lunes

  • 18.00 Ibaizabal erreka

 KOADRILEN ARTEKO PIRAGUA JAITSIERA. / Bajada de piraguas entre cuadrillas

Ant/Org: Zornotzako koadrilak

  •  18:00 Amorebieta IV Frontoia

PALA PARTIDAK.

Herriko Txapelketaren finalak. / Finales del campeonato local

Ant/Org: Betiko jokalariak

  • 21.00 Zelaieta parkea   

 TXISTULARIEN XVIII. KONTZERTUA. / XVIII. Gran concierto de txistularis

Artista gonbidatua/ Artista invitado: Niko Etxart

Ant/Org: Udazken txistu taldea

  • 23:00 Ixerbekoa

 Kontzertua:

VENDETTA

BATEK DAKI       

  • 23:00    Zubiondo parkea

 Kontzertua:

LA ORQUESTA MONDRAGON

___________________________________________Uztailak 25 asteartea-martes

  • Goizean  Zelaieta parkea. / Por la mañana

BASERRITARREN AZOKA

Feria de productos de caserío

Ant/Org: Nekalur

  • Egun guztian. / Todo el día

 AITITE-AMAMEN JAIA: meza , aurreskua, erromeria…

Fiesta de la 3ª edad: misa, aurresku, bailables…

Izena emateko/Inscripciones: Nafarroa zentroa

  •  10:00 TXIRRINDULARITZA

Junior mailako Euskal Herria txapelketa. / Ciclismo. Torneo de Euskal Herria Junior

Irteera eta helmuga: Nafarroa kalea. / Salida y meta: Calle Nafarroa

Ant/Org: Sociedad Ciclista Amorebieta

  • 11:30 Amorebieta IV frontoia

NESKEN ARTEKO ESKUPILOTA ETA PALA I. TXAPELKETA

Finalak/Finales

Ant/Org: Erdu Pilotan

  • 12:00    Amorebieta IV frontoia

EUSKAL HERRIKO NESKEN GOMAZKO PALETA ZIRKUITUA

2. jardunaldia 2ª jornada

Ant/Org: Munduko Pilota Batzarra Elkartea

  • 18.00 Amorebieta IV frontoia

KARMENETAKO X. ESKU-PILOTA TXAPELKETA. / Torneo local de pelota mano

Eskolartekoen finalak Finales de escolares

  • 18.00 Zelaieta parkea

KOADRILEN ARTEKO HERRI KIROLAK. / Deporte rural entre cuadrillas

Ant/Org: Zornotzako koadrilak

  • 18.30 Urritxe Futbol Zelaia

 SDA  TALDEAREN AURKEZPEN-PARTIDA

            VI. Amorebieta-Etxanoko Udala Saria

Partido de presentación del equipo S.D.A.

            VI. Trofeo Ayuntamiento de Amorebieta-Etxano

Ant/Org: Sociedad Deportiva Amorebieta

  • 22.30 Jauregibarria

SU ARTIFIZIALAK

Piroteknia Astondoa

  • 23.00    Zubiondo plaza

Disko festa: CARLOS JEAN

__________________________________________Uztailak 26 asteazkena-miércoles

  •  11.30  Zelaieta parkea

UME ETA GAZTEENTZAKO JOLAS PARKEA. / Parque de juegos infantil y juvenil

UMEENTZAKO TAILERRAK. / Talleres infantiles

Ant/Org: Asociación Bizkaia Elkartea Espina Bífida e Hidrocefalia, ASEBI.

  • 19.00 Zelaieta parkea

Umeentzako Disko festa

3TXULO kale ikuskizuna

  • 22:00 Herriko plaza

Dokumentala/Documental

Txirrindularitzaren historia Amorebieta-Etxanon. / Historia del ciclismo en Amorebieta-Etxano

Ant./Org. Sociedad Ciclista Amorebieta          

___________________________________________Uztailak 27 osteguna-jueves

 MOZORRO EGUNA: MEXIKO!

  •  19:30 Euskal Herria plaza – Kalbario - Zezilia Gallartzagoitia

Kaleko musika: MARIACHI IMPERIAL          

  • 21.30 Andra Mari plaza

Kaleko musika: THE BUSQUITOS                                         

  • 22.30 Zubiondo plaza

 Kontzertua: MARIACHI IMPERIAL. ELEGANCIA MEXICANA.