Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Emakume anitzen eguneroko borrokak" argazki erakusketa ikusgai izango da Zelaieta Zentroan martxoan zehar

"Emakume anitzen eguneroko borrokak" argazki erakusketa ikusgai izango da Zelaieta Zentroan martxoan zehar

2021/03/02
• EALA elkartearen eskutik, Cristina Chiquin Rodriguez Guatemalako argazki-kazetariak bere herrialdean emakume askok jasandako urraketak salatu ditu; izan ere, emakume horiek, modu batean zein bestean, betidanik izan dira jazarriak. • Erakusketa martxoaren 1etik 31ra egongo da ikusgai Zelaieta Zentroko erakusketa aretoan.

Zelaieta Zentroko erakusketa aretoak “Emakume anitzen eguneroko borrokak” argazki erakusketa hartuko du martxoaren 1etik 31ra. EALA elkartearen eskutik (Entre Amigos- Lagun Artean Elkartea), Cristina Chiquin Rodríguez argazkilari-kazetari guatemalarrak beraien eskubideen alde borroka egiten duten emakumeen aurpegia erakusten du, nahiz eta euren gorputz, komunitate eta lurraldeak arriskuan egon eta aldi berean indarkeria, arrazakeria eta kolonialismoa jasan behar izan euren egunerokotasunean.

 

            Cristina Chiquín Rodríguez Guatemalako argazki-kazetaria da, emakume ekintzailea eta emakumeen eskubideen defendatzailea sutsua. Erakusketa honen bidez, bere herrialdean emakume askok jasandako urraketak salatzen ditu; izan ere, emakume horiek modu batera edo bestera jazarri izan dira betidanik. Argazki hauetan emakume maiak, indigenak, mestizoak, etab. euren eguneroko brrokan agertzen dira, egunero urratzen diren beren eskubideak aldarrikatzeko. Beraiek dira ahotsa eman eta eskuak altxatzen dituztenak mundu justuago bat lortzeko. Hala eta guztiz ere, emakumea hauek Guatemalan dauden desberdintasun horiek aldatzen saiatzen dira egunero.