Hemen zaude: Hasiera Albisteak ELEIZETAN 2018

ELEIZETAN 2018

2018/04/23
Aurten ere Amorebieta-Etxanoko ermita eta elizetan ganbera-musikaren arloan Euskadin egiten den programarik originaletariko bat entzun ahal izango da, Eleizetan programa. Programaren XIX. edizioak bost ganbera-musikako kontzertu proposatzen ditu, maiatzaren 12an Etxanoko Andra Mari elizan hasita.

Maiatzaren 12an, 20:00etan, Etxanoko Andra Mari elizan: Volosi boskote poloniarra.
Maiatzaren 13an, eguerdiko 12:15ean, Bernagoitiko San Migel elizan: Balaguéra talde gaskoiniarra.
Maiatzaren 18an, 20:00etan, Boroako San Pedro baselizan: Ilona Schneider sopranoa eta Diego Caicedo gitarra-jolea.
Maiatzaren 19an, 20:00etan, Garitondoko San Isidro baselizan, Musikeneko Orion hirukotea.
Maiatzaren 26an, 20:00etan, Dudeako San Migel baselizan, Xabier de Felipe biolin-jolea eta Arrate Monasterio piano-jolea.

Programa guztia: HEMEN