Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ekin lanari 2018

Ekin lanari 2018

2018/03/19
Udal Enplegu eta Ekonomi Sustapen sailak antolatuta enplegu jardunaldiak apirilaren 26an.

Apirilaren 26an, Udal Enplegu eta Ekonomi Sustapen sailak antolatuta, Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentruan enplegu azoka ospatuko da eta bertan aukera egongo da prestakuntza eskaintzak eta lan aukerak ezagutzeko eta baita ekintzailetzari dagozkionak ere.

Horretarako, nahi duten guztiek aukera izango dute hitzaldi, tailer eta enplegu foroan parte hartzeko.

Enpresek curriculumak eskuan jasoko dituzte eta hainbat heziketa zentro ere egongo dira beraiek eskaintzen dutena azaltzeko. Hauez gain, bestelako erakundeak ere izango dira.

Sarrera doakoa da eta ordutegia ondokoa: 09:30-18:00.

ZURE ZAIN GAUDE!