Hemen zaude: Hasiera Albisteak DJ Jose AM, FM-ko koordinatzailea, hilaren 25ean, asteartea, Amorebieta Etxanon arituko da

DJ Jose AM, FM-ko koordinatzailea, hilaren 25ean, asteartea, Amorebieta Etxanon arituko da

2017/07/18
• Carlos Jean ordezkatuko du, eskaini behar zuen emanaldia bertan behera geratu eta gero, arazo logistikoak direla-eta • DJ ospetsuaren emanaldia Zubiondon izango da, 23:00etan

Amorebieta-Etxano, 2017ko uztailaren 18a. DJ Jose AM karismatikoak, MAXIMA FM-ko koordinatzaile eta  MUCHO MAX morning show-eko esatariak, uztailaren 25ko gaua erritmoz beteko du Amorebieta- Etxanon.

Egun horretan Carlos Jeanen emanaldia eskaini behar zen, baina bertan behera utzi du bere ekitaldia, arazo logistikoak direla-eta.
Bere ordez, DJ Jose AM arituko da, bere doinuak eskainiz, dantza-tokietan erreferente bihurtu direnak.

Bere doinu ezagunen artean, Dale que voy (Juan Maganekin ekoiztua) edo Boomshak  (John Jacobsenekin)  ditugu aipagai. Izan ere, iTunes-en salduenen artean ageri dira, eta Maxima 51 Chart-eko bozkatuenetan, esaterako, Weekelee, Silanena, Honey, Fiesta edo I AM the party.