Hemen zaude: Hasiera Albisteak Covid19a dela eta berriak kultura eta kirol ekintza eta zerbitzuetan

Covid19a dela eta berriak kultura eta kirol ekintza eta zerbitzuetan

2020/05/07
Hemen biltzen dira Amorebieta-Etxanoko Kultura eta Kirol sailatik egoera dela eta antolatzen ari garen ekimen guztiak: Ume eta gazteentzako ekintzak, antzerki eta musika ekitaldiak online, erakusketa birtualak, liburutegiko ekintzak eta abar.

Albisteak

Ordutegiaren luzapena eta aldaketak Amorebieta-Etxanoko liburutegiaren zerbitzuetan

Antzerkia eta online ikuskizunak uda guztian Zornotza Aretoan

Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroak online eskaintza handitu du ekainean

Amorebieta-Etxanoko Udalak 2020ko udalekuak bertan behera uztea erabaki du

Zubiaur musika eskolaren jarduera eta kobrantzak alarma egoeran

Zelaietako ikastaroen matrikulen itzulketa eta bideoak sareetan

KZguneak zuzeneko formakuntza eskainiko du bideo deien bidez, talde txikietan

Kultura eta kirol elkarteek antolatutako ekintza, jarduera eta jaien inguruko informazioa

Zornotza Aretoko sarreren zenbatekoa itzultzea

Amorebieta-Etxanoko liburutegiaren mailegu eta itzulketa zerbitzua

Kirol zerbitzuetako urteko abonoak itzultzea

Kontaktuak

Kirola
Telefono zenbakia: 94 630 06 50
E-posta: kirolak@amorebieta.eus
Kultura eta Zornotza Aretoa
Telefono zenbakia: 94 630 06 50
E-posta: kultura@amorebieta.eus
Liburutegia
Telefono zenbakia: 94 630 06 26
E-posta: liburutegia@amorebieta.eus   
Umeak eta gazteak
Telefono zenbakia: 94 630 06 50
E-posta: gazteria@amorebieta.eus
Zubiaur musika eskola
Telefono zenbakia: 94 630 15 10
E-posta: zubiaur@amorebieta.eus

  

Zornotza Aretoa online

Mediateka: Kontzertuak, antzerkia, dokumentalak...
Musika tailerrakZornotzako Musika Bandak eskainitako tailerrak 
 

Kultura koarentenan Amorebieta-Etxanon

Herriko musikariak, aktoreak, margolariak... euren etxetik minutu batzuk eskaintzen dizkigute koarentena garaian: aholkuak, istorioak, abestiak...

Erakusketa gela birtuala

Zelaietako ikastaroak online

Bideoak eta tutorialak: edozein momentuan ikusteko, ikastaroaren erreprodukzio zerrenda aukeratuz: Errezetak, tutorialak, klaseak...
Irakasleekin kontaktuan jartzeko bideak: 
Afrikar dantzak eta zur langintza: https://forms.gle/VDobGNaPC3DvQDqu7
Saloi dantzak, yoga eta mindfulness https://forms.gle/tyYxSd3vPmbufUaC9
Izen ematea duten ikastaroak online: Izen emateak, informazioa eta egutegiak.

Liburutegia online

Liburuak zein filmeak deskargatzeko plataforma: eLiburutegia zerbitzua

KZgunea online

KZgunearen zuzeneko hitzaldien zerbitzua

Maiatzean zehar  zuzeneko hitzaldiak antolatuko dira, goizez zein arratsaldez.

Zuzeneko hitzaldietan parte hartzeko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea).

Hitzaldien egitaraua

 

Umeentzako ekintzak online:

Ludoteka eta haur liburutegia etxean
Ipuinak: Astero ipuin berri bat, irakurtzeko, ikusteko, entzuteko…
Jolasak: Etxetik zehar jolasteko, egongelan, sukaldean, logelan…
Denborapasak: Ikasten duzun bitartean dibertitzeko!
Eskulanak: Zure irudimena lantzeko, dibertitzeko eta… lehiaketetan parte hartzeko ere!
Antzerkiak : Zornotza Aretoko webgunean umeentzako antzerkiak ere ikusgai daude

Gazteentzako ekintzak online:

Gaztetxokoa etxean Gazteentzako ekintza desberdinak etxetik egiteko
Ikusi ekintza guztiak

GaueroetxeanGauero zure etxean zelan bizitzen ari zarete? Bidali zure bideoak gazteinfo@amorebieta.eus helbidera eta astero bideo barri bat jarriko dugu, jasotzen ditugunak bilduz.
Ikusi bideo guztiak

 

Albisteak

Zornotza Aretoko sarreren zenbatekoa itzultzea

martxoak 27

Zornotza Aretoa itxita dagoenez hainbat ikuskizun bertan behera geratu dira. Bertan behera geratu diren ikuskizunetarako sarreren zenbatekoa itzultzeko honela jokatuko dugu:

Sarrerak online erosi badira, zenbatekoa automatikoki itzuliko da. Itzulketa ugari izango direnez, Zornotza Aretoak pazientzia izateko eskatzen du, aste honetan zehar txartelera itzuliko da aste honetan zehar. Sarrerak antzokiko leihatilan erosi badira, itzulketa antzokiko leihatilan bertan egingo da sarrerak aurkeztuta, ohiko ordutegian, berriro zabaltzen denean.

INFORMAZIO GEHIAGO Informazio gehiago jaso nahi duten pertsonak edo azalpenen bat behar dutenak Zornotza Aretoarekin harremanetan jar daitezke hurrengo bide hauek erabiliz:

– Telefonoa: 94 630 06 50 (astelehenetik ostiralera 9:00-14:00)

– Posta elektronikoa: kultura@ametx.eus

Kirol zerbitzuetako urteko abonoak itzultzea

 Egoerak kirol instalazioak zabaltzea eta zerbitzuak eskaintzea ahalbidetzen duenean, zabaltze horren baldintzen eta 2020ko kirol-abonoetan egingo diren moldaketen eta deskontu/itzulketen berri jakinaraziko zaie bazkideei.

Informazio gehiago jaso nahi duten pertsonak edo azalpenen bat behar dutenak Kirol Zerbitzuekin harremanetan jar daitezke hurrengo bide hau erabiliz:

– Posta elektronikoa: kirolak@amorebieta.eus

Amorebieta-Etxanoko liburutegiaren mailegu eta itzulketa zerbitzua

Amorebieta-Etxanoko Udal Liburutegiaren mailegu zerbitzua abian da maiatzaren 12tik aurrera.

Maileguak: Liburuak eta gainerako materiala (DVDak, Cdak, aldizkariak…) telefonoz, emailez edota OPACaren bidez eskatuko dira aldez aurretik.

 Liburutegian erabilgarri dauden liburuak ikusteko, eta eskaerak egiteko OPACa erabiltzea aholkatzen da. Jarraian atxiki diren eskuliburuak eta bideoak lagungarriak dira:

 Microsoft Edge 2020-05-04 17-27-24.mp4 

Microsoft Edge 2020-05-04 17-34-11.mp4

https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/contenidos/informacion/bk_opac/eu_opac/manual_del_opac.html 

https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/contenidos/informacion/bk_opac/es_opac/manual_del_opac.html 

 Itzulketak: Itzultzen diren liburuek 15 eguneko berrogeialdia egingo dute.

 Eraikinaren sarreran entregatu eta jasoko dira liburuak.

Ordutegia: 10:00 – 12:00.

 

Kultura eta kirol elkarteek antolatutako ekintza, jarduera eta jaien inguruko informazioa

COVID 19aren agerpenak eragindako alarma egoerak, berorren deseskalatzeak eta normaltasun "berriak" baldintzatu egin dituzte, baldintzatzen ari dira eta baldintzatu egingo dituzte zuen asmoak, programak eta burutu ahalko dituzuen jarduerak.

Jendaurrean, dela aire zabalean, dela esparru itxietan, edozein ekintza edo jarduera programatu aurretik, asmoa egoeraren eboluzioaren arabera unean-unean ezarriz doazen arauen araberakoa dela eta jarduera burutzean segurtasunerako neurriak betetzen direla bermatze aldera, ezinbestekoa izango da Udalaren berariazko baimena edukitzea.

Horretarako, idatzizko proposamena aurkeztuko da Amorebieta-Etxanoko Udalaren kultura eta kirol sailean, programaren zehaztasunak eta segurtasuna bermatzeko hartuko diren neurriak zehatz ezarrita. Eskariak tramitatzeko, www.amorebieta-etxano.eus webgunean (Izapideen liburuan) aurkituko duzun E076 inprimakia (mezuari atxikita doakizu) bete eta zelaieta@amorebieta.eus helbide elektronikora bidal dezakezue.

Honekin lotuta, eta aintzat hartuta egoera honek elkarteen, kluben eta batzordeen jardueran izango duen eragina, Amorebieta-Etxanoko Udalari diru-laguntza eskatzean ere, hori kontuan har dezazuen eta gastuen justifikazioari begira egin beharreko moldaketak gauza ditzazuen gomendatzen dizuegu.

Iritsiko dira egun hobeak eta orduan ere, orain bezala, Amorebieta-Etxanok eta bertako bizilagunok, elkarrekin lan eginez, geure kemena eta balioa erakusteko aukera izango dugu.

 

KZguneak zuzeneko formakuntza eskainiko du bideodeien bidez, talde txikietan

Prestakuntza mota hau, honako inprimaki hau bete ondoren eskatuko da.

Horrela, interesdunek beren informazio pertsonala eta harremanetarako informazioa, ordutegia eta lehentasunezko hizkuntza, eta izena eman nahi duten eskuragarri dauden ikastaroen berri eman beharko dute.

KZgunean talde murriztuak osatzeaz arduratuko dira - 4 - 6 pertsona -, eta ikastaroaren hasieraren berri emango dute posta elektronikoz.

Zerbitzu honi buruzko beste edozein kontsulta egiteko, interesdunek 945 016 100 telefonora deitu edo kzc@kzgunea.net helbide elektronikora idatz dezakete.

Zelaietako ikastaroen matrikulen itzulketa eta bideoak sareetan

Bizi dugun egoera honek Zelaieta itxita mantentzera derrigortzen gaituenez, otsailetik ekainera bitarteko ikastaroak ezin dira aurrez aurre eskaini eta horregatik otsailean kobratu ziren matrikulak itzuli egingo dira.

Egoerak Zelaieta zabaltzea eta zerbitzuak eskaintzea ahalbidetzen duenean, itzulketak zelan egin jakinaraziko zaie ikastaroen matrikula ordaindu zutenei.

Informazio gehiago jaso nahi duten pertsonak edo azalpenen bat behar dutenak Zelaietarekin harremanetan jar daitezke hurrengo bide hau erabiliz: – Posta elektronikoa: zelaieta@amorebieta.eus.

Bestalde, ikastaroei jarraipena emateko xedez, hainbat bideo ari gara eskaintzen: ikastaroen ezaugarriak eta edukiak aurkezten dituztenak, tutorialak, online klaseak… 

Zubiaur musika eskolaren jarduera eta kobrantzak alarma egoeran

Bizi dugun egoera zail honek murriztu egiten ditu ikaskuntza sistema antolatzeko, neurriak hartzeko eta abarretarako aukerak. Ziurgabetasuna da, une hauetan, lana arrakasta-bermeaz betetzeko, bidera azaldu zaigun zailtasun nagusia.
Hori dela eta, orain arte ezinezkoa suertatu da kuoten kobrantzari, matrikulazioari eta gainerako alderdi interesgerriei buruzko informazioa zabaltzea.
Ikasturte hau amaitzeko geratzen diren hiru kuotak (apirila, maiatza, ekaina) kobratzeko hartu diren neurriak honako hauek dira:
1. Kobratzeko falta diren hiru hiletan, % 20ko deskontua aplikatuko zaio ohiko kuotari.
2. Kuotak kobratzea nahi ez duenak (zerbitzua jaso ez duelako), idatziz (posta elektronikoz: zubiaur@amorebieta.eus) eskatu beharko du baja, maiatzaren 29a baino lehen.
• Zerbitzuaren zati bat jaso bada, dagozkion hilabeteak kobratuko dira, erabaki den deskontua eginda.
3. Ikasturtearen amaiera arte jarraitzen duten ikasleek lehentasuna izango dute datorren ikasturteko plazaren erreserban.
4. Tasen kobrantza (kuotak). Alarma egoera dela eta, legez geldituta dago, ekainaren 1era bitartean behintzat, tasak kobratzea. Egoerak baimentzen duenean, abian jarriko dira kobratzeko izapideak, eta hilero pasako dira ikasturtea amaitu arteko erreziboak, atzeratuta bana ohiko aldizkakotasunaz.

2020-2021 ikasturteko matrikula.
Egungo krisiaren ondorioz eragozpenik ez badago, ekainean zabalduko da matrikulazio epea (bai egungo ikasleena eta bai ikasle berriena ere). Ahal bezain laster jakinaraziko dira epeei, zenbatekoei, ordaintzeko moduei eta abarri buruzko xehetasunak.

Amorebieta-Etxanoko Udalak 2020ko udalekuak bertan behera uztea erabaki du

• Udalekuetan 500 neska-mutiko baino gehiago biltzen dira urtero, eta horregatik ezinezkoa da udalekuak osasun berme guztiekin egitea. • Udalak aukera guztiak aztertu ditu eta erabakia hartzeko zain egon da, badakielako uda sasoian zein garrantzitsuak diren udalekuak lana eta familia bateragarri egiteko.

Amorebieta-Etxanoko Udalak bertan behera utzi ditu 2020ko udalekuak. Kultura eta Kiroletako Batzordeak aho batez hartu du erabakia, uste baitu parte-hartzaileen zein begiraleen osasun bermeak betetzeko aukerarik ez dagoela.

Udalekuetan urtero 500 ume baino gehiago biltzen dira. Ume asko, beraz, eta dakigunez, jendetza saihestu beharreko zerbait da, normaltasuna berreskuratzen ari garen honetan.  Gainera, osasun krisialdiaren ondorioz indarrean dauden murrizketengatik,  ezinezkoa da aisialdirako jarduerak planifikatzea eta baldintza guztiak betetzen dituzten guneak egokitzea.

Udalekuak oso garrantzitsuak dira udan lana eta familia uztartzeko. Horren jakitun, Amorebieta-Etxanoko Udala erabakia hartzeko zain egon da, gauzak nola doazen ikusi arte.

Azkenean, aukera guztiak aztertu ondoren, Udalak udalekuak bertan behera uztea erabaki du, osasun agintarien gomendioei jarraituz, eta betiere kutsadura berriak ekiditeko.

Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroak online eskaintza handitu du ekainean

 Amorebieta-Etxanoko Udaleko Kultura Sailak aisialdirako online eskaintza handituko du ekainean, eta zuzeneko klaseak eta tutorial berriak egongo dira, normalean Zelaieta Zentroan aurrez aurre egin ohi diren diziplinenak, hain zuzen ere.  

Horrela, yoga eta mindfulness klaseak online emango dira, eta astero www.ametx.eus webgunean hainbat arlotako eduki berriak jarriko dira: sukaldaritza, saloi dantzak, bitxigintza, zura lantzea eta dantza afrikarrak, beste batzuren artean.


Zuzeneko klaseak doakoak izango dira eta ZOOM plataforma erabiliko da. Gehienez 40 plaza egongo dira. Horregatik, aldez aurretik izena eman beharko da saioren batean parte hartu nahi bada:


Mindfulness
Klaseak euskaraz eta gaztelaniaz emango dira, goizez eta arratsaldez:
Euskaraz: ekainaren 8an eta 15ean, astelehena, 18:00etatik 19:00etara.
Gaztelaniaz: ekainaren 10 (asteazkena), 22 (astelehena) eta 29an (astelehena), 18:00etatik 19:00etara.
Parte hartu nahi dutenek, ekainaren 6ra izango dute epea zabalik. Horretarako, ondoko formularioa bete beharko da:  https://forms.gle/aRWBggt67T39JH9UA


Yoga
Ekaineko astelehen eta asteazken guztietan klaseak emango dira, goizez eta arratsaldez, horrela:
Astelehenetan: 9:15etik 10:15era.
Asteazkenetan: 18:30etik 19:30era.
Parte hartu nahi dutenek, ekainaren 6ra izango dute epea zabalik. Horretarako, ondoko formularioa bete beharko da: https://forms.gle/aGvVSJBGy4BmJV3K6


Online tutorialei dagokienean, hauek ere doakoak izango dira, eta Zelaieta Zentroak ondoko eskaintza  argitaratuko du gaurtik aurrera astero:
Sukaldaritza: errezeten hamar bideo, bost nazioarteko sukaldaritzakoak eta beste bost pastelgintza eta gozogintzakoak.
Egurra lantzea: zazpi bideo guztira, lehenengoa diziplina aurkezteko eta gero sei tutorial ondokoak azaltzeko: taillatu txolarre piku erara, pintura gainean taillatu, labanarekin taillatu, taillen akabera, tinte motak eta argizari motak.
Dantza afrikarrak: bost bideo guztira, lehenengoa aurkezpen bat, eta gero lau klase, Makru dantza, Kassa dantza, Yankadi dantza eta Tribu dantzen koreografiekin.
Saloi dantzak: hamaika bideo eskainiko dira ondokoak ikasteko: boleroa, tangoa, cumbia, bachata, fun countrya, sanba, west coast swinga, kizomba eta pop-a.
Bitxigintza: hasiberrientzat zein arituentzat hamar bideo guztira, diziplina azalduz eta erabiltzen diren tresna eta materialak zeintzuk diren adieraziz, eta hainbat pieza eginez.
Yoga eta mindfulness: Zuzeneko klaseez gain, bien tutorialak egongo dira, guztira yogako 8 bideo eta mindfulnesseko 6.

Antzerkia eta online ikuskizunak uda guztian Zornotza Aretoan

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Kultura Sailak, Zornotza Aretoaren bidez, online programazioa areagotuko du ekainean, herriko konpainien hainbat ikuskizunekin, eta baita martxoa eta maiatza bitartean ikuskizuna eskaintzeko asmoa zuten hainbat konpainiarekin.


Programazio berria bihar hasiko da, 20:15ean, Txalo konpainiarekin eta Ondoko hilobiko tipoa euskarazko antzezlanarekin, Iker Galartza eta Aitziber Garmendiarekin.


Asteartean, ekainaren 2an, Anita Maravillasen Blue Bird umeen antzezlana argitaratuko da, Miren Larrea zornotzarraren antzerki konpainikoa.  Gizakien tamainako txotxongiloen ikuskizuna da, maitasun eta abenturaz betea, 20. hamarkadara bidaian eramango gaituena, txori urdinaren bila.


Ostiralean, eskainaren 5ean, Atx konpainiaren Fakiu ikuskizunaren txanda izango da.  Euskarazko antzezlan honetan instintuak lantzen dira eta Zornotza Aretoko kide ezagun batek parte hartzen du, Sandra Fernández Agirrek.


Hurrengo ostiralean, ekainaren 12an, Kibubu umeen antzezlanaren txanda izango da, Marie de Jongh konpainiaren eskutik eta Javi Renobalesen parte-hartzearekin. Protagonistak Xebas eta Cocó pailazoak dira eta beraien hurrengo ikuskizunean arrakasta izateko, benetako gorila bat erabili nahi dute, baina sekula ahaztuko ez duten lezioa ikasiko dute.


Ekainaren 16tik, asteartetik aurrera, Ekoma antzerki taldeak Rosalinda, Sous le ciel antzezlana online eskainiko du. Formatu txikiko antzezlana da, umorez betea, bakardadea, benetakoa izatearen balioa, bizitza maitatzea, adorea, eta maitasunak maitasuna sortzen duela beti erakutsiko dizkiguna.


Zornotza Aretoak Haizetara jaialdiari ere keinu bat egingo dio, jaialdia hastekoa zen astean. Ekainaren 19an bideo bat estreinatuko da jaialdiko 14 edizioak biltzen dituena, eta Udaleko Kultura Sailak aste horretan burutu nahi dituen ekimenen barruan kokatuta dago.


Hilabete honetako programazioa dantzarekin amaituko dugu, hilaren 26an, Elirale konpainiaren eskutik. Artha ikuskizuna itsasoaren mugimenduekin lotuta dago, eta gizakiak alde egiteko duen eskubide eta askatasunaren inguruan gogoeta egiten du.


Programazio guztia, apirilean eta maiatzean argitaratutako ikuskizunez gain, edozein unetan ikusi ahal izango da eta edozein gailutik, baina betiere Zornotza Aretoko webguneko mediatekatik (uda guztian ikusgai egongo da): https://sarrerakzornotzaaretoa.com/mediateka/

Ordutegiaren luzapena eta aldaketak Amorebieta-Etxanoko liburutegiaren zerbitzuetan

Amorebieta-Etxanoko liburutegia ekainaren 1ean irekiko da, materialaren (liburuak, DVD…) mailegu eta itzulketa zerbitzua soil-soilik eta eskaintzeko. Ordutegia honako hau izango da: Goizez, 09:30etik 13:30era (astelehenetik ostiralera) eta astelehen eta asteazkenetan, arratsaldez ere bai, 17:00etatik 19:00etara.

Beharrezkoa bada, erabiltzaileak liburutegiko mostradoreraino sartu ahalko dira, beti banan-banan eta segurtasuneko bi metroko distantzia mantenduz elkarren artean, ezarrita dauden seinaleei jaramon eginez. Zentrora sartzeko maskara erabiliko dute, eta sarreran dagoen produktuaz eskuak desinfektatuko dituzte. Zelaietako atearen aurrean jende multzorik izan ez dadin, pauso hauek jarraitzea gomendatzen da:

Maileguak: Liburuak eta gainerako materiala (DVDak, Cdak, aldizkariak…) eskaera bidez egitea aholkatzen da: telefonoz, emailez edota OPACaren bidez. Aldez aurretik eskatutako liburuak Zelaietako sarreran jaso ahalko dira.

Itzulketak: Zelaieta eraikuntzako sarreran orga bi jarri dira, liburuak itzultzeko (liburu horiek 15 eguneko berrogeialdia egin beharko dute).

Liburutegian erabilgarri dauden liburuak ikusteko, eta eskaerak egiteko OPACa erabiltzea aholkatzen da.

Jarraian atxiki diren eskuliburuak eta bideoak lagungarriak dira:

 Microsoft Edge 2020-05-04 17-27-24.mp4 

Microsoft Edge 2020-05-04 17-34-11.mp4

https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/contenidos/informacion/bk_opac/eu_opac/manual_del_opac.html 

https://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/contenidos/informacion/bk_opac/es_opac/manual_del_opac.html