Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bizikleta, osasuna, segurtasuna eta iraunkortasuna bermatzen dituen ibilgailua

Bizikleta, osasuna, segurtasuna eta iraunkortasuna bermatzen dituen ibilgailua

2020/07/20
Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saileko Kirol Zerbitzuak argitaratutako lana kirola egitea sustatzeko konpromisoaren erakusgarria da.

Kepa Lizarragak idatzi duen Bizikleta: osasuna, segurtasuna eta mugikortasun iraunkorra liburua ibilgailu honekiko interesa duten guztientzat da erakargarria, didaktikoa eta erabilgarritasun handikoa.

Hainbat dira bertan aztertzen eta lantzen diren alderdiak: bizikleta eta osasuna, istripuak eta lesioak, segurtasuna, bizikletaren fisika eta biomekanika, teknika eta errendimendua, eta ibilgailu honek ahalbidetzen duen mugikortasun iraunkorra.