Bilboaldeko mendiak ezagutzeko, euskaraz egingo diren ibilaldi gidatuak antolatu ditu Amorebieta-Etxanoko Udalak
2012/10/01
• Udaleko euskara sailaren ekimena da • Bilbo inguratzen duten mendialdeak ezagutzeko parada bikaina eskainiko duten lau martxa antolatu dira, paisaiari historian erabakigarriak izan diren elementuei bereziki erreparaturik, gida euskaldunek lagunduta. • Ibilaldiak urriaren 20an eta 27an, eta azaroaren 10ean eta 17an izango dira, goizeko 8:30ean hasita. • Autobus zerbitzua izango da etapak hasten eta amaitzen diren lekuetarako, eta Gudari kaleko autobus geltokia izango da batzeko tokia.
Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu HEMEN