Hemen zaude: Hasiera Albisteak Berezi eta Boroa Jan Alai 2017ko irabazleak

Berezi eta Boroa Jan Alai 2017ko irabazleak

2017/05/28

291 botoekin Berezi kafetegiko pintxoa izan da Jan Alai 2017ko herri bozketaren irabazlea. Herri aukeraketaren top 10ean, Boroa jatetxea, Uranga taberna, Vintage taberna, Singing Munch, New Castle, Javi taberna, Sukoi, El Cojo eta Izaro jatetxea aurkitzen dira ere.

Pintxo berritzaileena epaimahai teknikoaren ustez, Boroa Jatetxeko pintxoa izan da, atuna arinki marinatua eta ahuakatea irasagar belo espeziatuan, zitrikoen lurrindun foie grasaren gainean.