Hemen zaude: Hasiera Albisteak Balkan Paradise Orchestra, Haizetara 2017ko banda irabazlea

Balkan Paradise Orchestra, Haizetara 2017ko banda irabazlea

2017/06/26
• Talde kataluniarra 9 taldeetatik aukeratua izan da epaimahaiaren eskutik • Publikoaren sari berezia Fanfarre Sugarri izan da. • Tell Tale Tusk hautatu da instrumentistarik onena (Fiona Feyk, Laura Inskipek eta Reyhan Yusufek osatzen duten taldea) • Hamabigarren edizioa emakumeek gehienez osaturiko taldeen edizioa izan da

Amorebieta-Etxano, 2017eko ekainaren 26a. Haizetara 2017 arrakasta handiarekin amaitu da jada. Milaka pertsona hurbildu ziren Amorebieta-Etxanora parte hartu duten taldeen musikaz gozatzeko. Aurten emakumeek gehienez osaturiko taldeen edizioa izan da.
Haizetara Amorebieta-Etxanoko banda eta kaleko musikaren jaialdiko hamabigarren  edizioaren lehiaketako sariak ondorengoak izan dira:

  • Lehiaketaren sari nagusia (izen ezagunek osatutako epaimahaiak erabakia): Balkan Paradise Orchestra (Katalunia). 10.000 euroko saria.
  • Ikusleen sari berezia (herritarrek erabakia): Fanfarre Sugarri (Durango). 4.000 euroko saria.
  • Instrumentistarik onenarentzat saria 1.000 euroko saria (sari nagusia ematen duen epaimahai berak erabakia) Tell Tale Tusk taldeari pertsona hauek osaturikoa: Fey, Laura Inskip eta Reyhan Yusuf.

 

Asteburuko bideoa eta argazkiak ikusgai daude multimedia atalean