Hemen zaude: Hasiera Albisteak Apirilaren 10ean, ‘GOSARI GOZOA’ Urtzan!

Apirilaren 10ean, ‘GOSARI GOZOA’ Urtzan!

2018/03/27
Musikaz, kafeaz eta giro jatorraz gozatu gura duzu? Zatoz ‘Gosari Gozoak’ egitasmoaren bigarren ekitaldira!

Apirilaren 10ean Urtza tabernan, Zakari Valdes 25 urteko musikari zornotzarrak kontzertu akustikoa eskainiko du goizeko 9:30etik aurrera, kafea eta pintxoa hartzen dugun bitartean. Gitarra eskuan, Valdesek berak sortutako hainbat kanta joko ditu, “folk-rock” estilokoak, denok ezagutzen ditugun bertsioekin batera.
Gainera, Urtza tabernako Julen Bazek gosari gozoa prestatuko du egun horretarako. Plan borobila, beraz, martitzen goiz baterako!
Urtarrilaren 30ean izan zen ‘Gosari Gozoak’ egitasmoaren lehenengo ekitaldia. Kasu horretan, kantaldia Tomasa jatetxean izan zen, eta berrogei lagunetik gora elkartu ginen Zeinke taldeko Pablo Ruizen kontzerturako.
Gorriz apuntatu agendan: apirilaren 10ean, Urtza tabernan elkar ikusiko dugu!