Hemen zaude: Hasiera Albisteak Amorebieta-Etxanoko Udalak asteazkenean inauguratuko du ‘Bi itsaso - Dos mares - Dous mares’ erakusketa, Zelaieta Zentroan

Amorebieta-Etxanoko Udalak asteazkenean inauguratuko du ‘Bi itsaso - Dos mares - Dous mares’ erakusketa, Zelaieta Zentroan

2022/10/18
Erakusketan Elias Cochon Rei artistaren eskulturak eta margoak egongo dira ikusgai azaroaren 17ra arte.

Amorebieta-Etxanoko Udalak erakusketa berri bat inauguratuko du asteazken honetan, urriak 19, Zelaieta Zentroan: ‘Bi itsaso - Dos mares - Dous mares’. Elias Cochon Rei artistaren eskulturak eta pinturak Zelaieta Zentroan egongo dira ikusgai urriare 19tik azaroaren 17ra bitartean. Erakusketaren inaugurazioa 19:00etan izango da.

 

Elias Cochon Reiren erakusketa heterogeneoa eta plurala da, eta leku edo lurralde konplexuak osatzeko eraldatzen diren formak eta bolumenak erakusten ditu, bai planoan bai espazioan, fantasiazko, ilusiozko eta ametsezko unibertso batera eramaten gaituztenak. Materia eta forma konbinatu egiten dira eskultura eta pinturen katalogo bat sortzeko, familiako enbor beraren zati bat, ikonografia nahastezinak, intimoak eta originalak sortzen dituena.

 

Artistak honela definitzen ditu bere eskulturak eta pinturak: “nire kasuan, zaila da Atlantikoa eta Kantauri itsasoa bereizten dituen muga bereiztea. Nire bizitzan zehar, batetik bestera ibili naiz eta nabil. Ez dago mugarik edo parametrorik nire arrazoiketaren barruan: batek sakontasunera eta handitasunera eramaten nau, eta besteak lurrarekiko hurbiltasunera. Biek eztitzen didate arima”.

 

Erakusketak mundu zabalean

1996an Pontevedrako Ría de Arousan jaio zen artista honek, bere lan eta erakusketekin mundu osoko aretoak bisitatu ditu, Vilagarcía de Arousa jaioterritik hasi eta Portugal, Italia, Estatu Batuak edo Japonia bezalako herrialdeetaraino. 20 urte baino gehiagoko ibilbide profesionalean, bere lanak ikusi ahal izan dituzten pertsonek Cochón Reiren arimak izandako bilakaera nola ikusarazten den azpimarratu dute, etapa askotatik igaro dena; bilakaera horiek guztiak material desberdinen miaketaren eta ikerketaren bidez adierazten ditu artista galiziarrak.