Hemen zaude: Hasiera Albisteak Amorebieta-Etxanoko jaietako kartela 2013

Amorebieta-Etxanoko jaietako kartela 2013

2013/06/20
Eloisa Bielsa izan da irabazlea

Eloísa Bielsa burgostarrak aurkeztu duen lan grafikoak irabazi du Gazteen Informazio Bulegoaren bidez Amorebieta-Etxanoko Udalak aurtengo jaien irudia aukeratzeko martxan jarritako lehiaketa. Lehiaketa irabazi duen proiektuak 1.000 euroko saria jasoko du.

Irudiak erraldoien eta buruhandien jaia eta danborrada islatzen ditu, eta jai kartelerako eta egitaraurako ez ezik, jaiak iragartzeko euskarri digital guztietan ere erabiliko da.

Partaidetza lehiaketan

Aurtengo edizioan 105 proposamen aurkeztu dira. Jasotako lanen artean, adituek osatutako epaimahaiak (publizista bat eta bi diseinatzaile grafiko izan dira epaimahaikide) lau proiektu aukeratu zituen eta horien artean hautatu dute Jai Batzordeko kideek lehiaketa irabazi duen lana.