Hemen zaude: Hasiera Albisteak Amorebieta-Etxanoko II. ENPRESA IDEIEN LEHIAKETAko sariak banatu dira Durangon

Amorebieta-Etxanoko II. ENPRESA IDEIEN LEHIAKETAko sariak banatu dira Durangon

2018/11/27

Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako eta Durangaldeko Udalen partehartzearekin garatutako Gaztedi Durangaldea proiektuaren barruan Amorebieta-Etxanoko II. Enpresa Ideien Lehiaketa antolatu da 2018 urtean.

Sari banaketa azaroren 26an izan da Durangoko Elkartegian “I´m bizi” enplegu ekitaldearen barruan.

Lehiaketaren II. Edizio honetara Amorebieta-Etxanon bost proiektu aurkeztu dira: Errementalde, Gestifultbol, Supri, Ventanas fotovoltaicas eta Amorebieta Martxan. Gaztedi Durangaldeko hiru zonalde bakoitzean deialdi bat egin da eta guztira 32 proiektu aurkeztu izan dira: 5 Amorebietan, 22 Durangon eta 5 Ermuan.

Bizkaiko Foru Aldundiak GAZTEDI BIZKAIA 2020 proiektua bultzatu zuen eta Durangaldeko Udalek bat egin zuten GAZTEDI DURANGALDEA abiaraziz. Bertan barneratutako ekintzen artean, 16-29 urte bitarteko gazteei zuzendutako enpresa ideien lehiaketa antolatu zen. Aurten jasotako proiektuak baloratu ondoren, irabazleei merezitako saria emateko txanda izan da.

Hauek izan dira zornotzako aurtengo saridunak:
Lehenengo Saria. 1.000€. “Ventanas fotovoltaicas” Sergio Marquez Gascón, Xabier García Martínez eta Adrian Nieto Fernández
Bigarren sariak. 500€.

  • “Gestifutbol” Gorka Silva Bóveda, Josu Isasi Razkin eta Ibon Goitia Bollar
  • “Amorebieta Martxan” Unai Zubero Alvarez de Eulate, Olatz Ayesta Mendia eta Ane Romero Cubillo
  • “SUPRI” Jesús Castro Gallego, Jennifer Corbacho eta Noelia Castro Gallego
  • “Errementalde” Irenka Agirre Heras, Eder Puente de la Cal eta Edorta Agirre Heras