Hemen zaude: Hasiera Albisteak Amorebieta-Etxanoko Emakume Nekazari eta Artisauen Azokan izena emateko epea zabalik

Amorebieta-Etxanoko Emakume Nekazari eta Artisauen Azokan izena emateko epea zabalik

2020/01/24
• Euskal Herri osoko emakumeek beraien produktuak ikusgai izango dituzte martxoaren 7an, Amorebieta-Etxanoko Udalak Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta antolatzen duen topaketaren XXIII. Edizioan. • Izena emateko epea zabalik egongo da otsailaren 24ra arte.

Amorebieta-Etxano, 2020ko urtarrilaren 24a. Amorebieta-Etxanoko Udalak martxoaren 7an herrian egingo den Emakume Nekazari eta Artisauen XXIII. Azokan parte hartzeko izena emateko epea gaur zabaldu du.

Udaleko Berdintasun Sailak martxoaren 8aren inguruan antolatutako ekintzen barruan dago topaketa hau, eta Euskal Herriko hainbat lekutako ekoizleak bilduko ditu. Emakume hauek beraien artisau produktuak erakutsiko dizkigute: ogia, gozoak, marmeladak, fruta-gozoak barazkiak, zeramika, arropak edo osagarriak, beste batzuen artean.

Izena emateko epea otsailaren 24ra arte zabalik egongo da eta oinarrizko betekizuna da azokan ikusgai egongo diren artikuluak Euskal Herrian egoitza duen enpresetako emakumeek egin eta erakutsi beharko dituztela.

Izena emateko beharrezko informazioa eta agiriak Amorebieta-Etxanoko Udaleko web orrian daude. Eskariak Gizarte Ekintza Sailean (Nafarroa Zentroa) aurkez daitezke edo e-posta bidez bidali: .

Izen-emateko orria

Arauak