Hemen zaude: Hasiera Albisteak Abenduaren 1ean hasten da GABONETAKO LUDOTEKA BEREZIAN parte hartzeko izena emateko epea.

Abenduaren 1ean hasten da GABONETAKO LUDOTEKA BEREZIAN parte hartzeko izena emateko epea.

2017/11/30

Abenduaren 1etik eta hurrengo abenduaren 15era arte Gabonetako Ludoteka Berezian izena emateko epea zabalik egongo da. Inskripzioa Gazte Informazio Bulegoan egin beharko da (ordutegia: 10.00 – 13.00 eta 17.00—20.00).

Jorratuko den gaia ARTEA izango da  eta programa honetan 3-10 urte bitarteko umeak parte hartu ahal izango dute. 2 txanda eskaintzen dira (bakarrik batean parte hartu ahal da):

  1. TXANDA: Abenduaren 26tik 29ra
  2. TXANDA: Urtarrilaren 2tik 5era

Ordutegia: 10:00 -- 13:00

Prezioa: 20€/txanda

Informazio gehiago:  www.ametxgazteria.eus