Hemen zaude: Hasiera Albisteak 600 atleta baino gehiago egongo dira Zornotzako Nazioarteko Krosaren 66. edizioan

600 atleta baino gehiago egongo dira Zornotzako Nazioarteko Krosaren 66. edizioan

2019/12/30
• Igandean, urtarrilaren 5ean, izango da proba Jauregibarria parkean eta Estatuko eta atzerriko atletarik onenek parte hartuko dute. • Europan egiten den kros probarik ezagunenetariko bat da eta 10 karrera biltzen ditu kategoria hauetarako: kimuak, haur-kategoria, kadeteak, gazteak, junior eta kategoria absolutua.

Amorebieta-Etxano, 2019ko abenduaren 30a. Amorebieta-Etxanoko Jauregibarriako landetan aurten ere atletismorik onena ikusi ahal izango da.
Datorren igandean, urtarrilaren 5ean, Zornotzako Nazioarteko Krosaren 66. edizioa ospatuko da.

Iaz 800 atletek parte hartu zuten jardunaldi honetan, hamar lasterketa egongo dira kategoria hauetarako: kimuak, haur-kategoria, kadeteak, gazteak, junior eta kategoria absolutua. Gainera, aurten, bosgarren urtez jarraian, 2 kilometroko lasterketa paralinpiko bat egongo da. Lasterketa herrikoi bat ere egongo da. Lasterketa honetan federazioaren lizentziarik ez dutenek ere parte har dezakete eta urtarrilaren 1etik aurrera izena eman ahal izango da ondoko web gunean: www.cdzornotza.eus.

Nazioarteko proba absolutuak eguerdian izango dira: 12:30ean emakumeena (8,7 km) eta 13:15ean gizonezkoena (10,7 km).
Amorebieta-Etxanoko zirkuitutik, Europako onenetariko bat, bere historia guztian zehar txapeldun olinpikoak edo atletismoko espezialitate desberdinetan munduko txapeldun absolutuak izan diren 49 atleta igaro dira guztira.

Proba European Athleticsen, Atletismoko Europako Federazioaren, kros proba ofizialen zirkuituan dago eta baita Real Federación Española de Atletismoren, Euskadiko Atletismo Federazioaren eta Bizkaiko Atletismo Federazioan egutegi ofizialetan.

Zornotza Krosa Kros Antolatzaileen Elkartearen parte da. Honek Espainiako Estatuan egiten diren proba nagusiak biltzen ditu.
Proba ondokoek babesten dute: Kutxabank, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Amorebieta-Etxanoko Udala.

2020.ko Krossa aurkezpena