373 umek hartu dute parte Amorebieta-Etxanoko udal udalekuetan
Amorebieta-Etxano, 2012ko abuztuaren 8a. Zornotzako txikienentzako udalekuak antolatu dituzte beste urte batez Amorebieta-Etxanoko Udalak eta Ametx erakunde autonomoak. Guztira, 373 haur zornotzar izan dira ekimen hauetan parte hartu dutenak.
4 eta 12 urte bitarteko 200 ume izan dira udaleku irekietan. Goizez egin dira, Zelaieta zentroan txikienentzat eta Larrea herri ikastetxean, berriz, handitxoagoentzat.
Jolas, kirol eta kultur jarduerak ez ezik, tailerrak, irteerak, jolasak, etab. izan dira udalekuon osagai.
English Music Camp
Ingeleraz garatu diren musika-udalekuek osatu dute eskaintza. Musika, kantua, dantza eta gorputz adierazpena landu dituzte, batik bat, beste ekimen honetan.
Hasiera batean udaleku hauetarako 60 leku eskaini baziren ere, eskaerak hala eraginda, leku kopurua areagotu beharra izan zen eta 74 izan dira musika-jarduera hauetan parte hartu duten umeak.