Hemen zaude: Hasiera Albisteak 2023ko lehen hiruhilekorako kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago azaroaren 21etik

2023ko lehen hiruhilekorako kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago azaroaren 21etik

2022/11/21
Interesdunek hilaren 29a arte izango dute izena emateko aukera Larrea Kiroldegiko harreran edo udal webgunean https://izenemateak.amorebieta-etxano.eus. Plazen zozketa abenduaren 2an egingo da eta hilaren 12an Larrea kiroldegiko iragarki taulan argitaratuko dira plaza lortu dutenen izenak

Begirada datorren urtean jarrita, Amorebieta-Etxanoko Udalak antolatu ditu dagoeneko 2023ko lehen hiruhilekorako kirol ikastaroak. Horri jarraiki, izena emateko epea zabalik dago azaroaren 21etik 29a arte eta zornotzarrek kirol ikastaro aukera zabala izango dute kirola egiten jarraitzeko. Antolatu diren ikastaroak dira: mantentze gimnasia, egokitze fisikoa, GAZ, Xunba, Pilates, Spinbike, Aquagym, eta helduen eta umeen igeriketa.

Izen-emateko baldintzak
Izena emateko epea, esan bezala, azaroaren 21ean zabaldu da eta hilaren 29a arte luzatuko da. Interesdunek Larrea Kiroldegiko harreran edo udal webgunean https://izenemateak.amorebieta-etxano.eus. Ohikoa den moduan, izena ematen duten pertsona kopurua eskaintzen diren plazak baino altuagoa bada, zozketa egingo da abenduaren 2an, eta abenduaren 12an onartu eta baztertuen zerrenda argitaratuko da iragarki taulan. Udalak gogorarazi du bakoitzaren ardura izango dela zerrenda horretan agertzen den egiaztatzea.

Era berean, plaza duten pertsonek abenduaren 16a arte entregatu ahal izango dute matrikularen konfirmazio-orria. Horren ostean, itxaron zerrenda egonik, hutsik gelditu diren plazak hartzeko aukera dutenen zerrenda abenduaren 19an argitaratuko da eta kasu horretan ere, bakoitzaren ardura izango da zerrendan dauden ala ez egiaztatzea. Ikastaroan matrikulatu nahi dutenek, abenduaren 22ra bitartean entregatuko dute ikastaroa egiteko konfirmazioaren inprimakia. Udalak gogorarazi du plaza lortu arren ezarritako epean matrikula konfirmatzeko inprimakia entregatzen ez duten eskatzaileek plaza izateko eskubidea galduko dutela.

Ildo horretan, matrikula konfirmatzeko epea igaro ondoren, plazaren bat hutsik geratzen bada, abenduaren 23tik aurrera Larrea kiroldegiko harrerara bertaratu eta matrikula egiten duten pertsonentzat izango da. Ordenan esleituko dira plazak, harrerara iritsitako lehenetik hasita.

Amaitzeko, matrikula konfirmatu ondoren baja eman nahi duten pertsonek idatziz jakinarazi beharko dute, eskaera Zelaieta zentroan erregistratuz. Baja eskatzeko data izango da itzulketaren zenbatekoa kalkulatzeko kontuan hartuko den erreferentzia.

Umeen Igeriketa ikastaroa
Plazarik lortu gabe, itxaron-zerrendan geratzen diren haurrek plaza bermatua izango dute hurrengo ikastaroan, eskatutako maila eta ordutegi berean, itxaron-zerrendaren ordenari jarraituz eta bertako plaza-kopuruaren arabera betiere. Horretarako, ezinbestekoa izango da ikastaro berrirako ezartzen den epean izena ematea.