Hemen zaude: Hasiera Albisteak “Irakurtzeak saria dauka”, Amorebieta-Etxanon irakurketa bultzatzen duen programa

“Irakurtzeak saria dauka”, Amorebieta-Etxanon irakurketa bultzatzen duen programa

2019/09/05
• Helduen artean irakurketa sustatzeko asmoz jarri du martxan Udal Liburutegiak programa hau • Zornotza Aretorako hamar sarrera bikoitz banatuko dira, eta zuzeneko ikuskizuna edo zinemarako sarrerak egongo dira aukeran

Amorebieta-Etxanon, 2019ko irailaren 5ean. “Irakurtzeak saria dauka” udako programa jarri du martxan Amorebieta-Etxanoko Udal Liburutegiak, helduen artean irakurketa sustatzeko helburuz. Horren baitan, aparteko apal bat jarri dute liburu-aukeraketa batekin. Bada, horietako batzuek saria dute barruan.

Programak irailaren amaiera arte iraungo du eta hamar sari bikoitz banatuko dira guztira. Sarituek Zornotza Aretorako bi sarreraz gozatzu ahal izango dute, eta zuzeneko ikuskizun bat edo zinemarako sarrerak izango dituzte aukeran. Sariak abenduaren 31 baino lehen trukatu beharko dituzte.