2012ko ondarearen Europako jardunaldiak
Erdi Aroaren amaiera aldean, Meseta Bilboko, Gernikako edo Bermeoko portuekin lotzen zituzten Barazarreko eta Urkiolako bideek Amorebietako biztanleak aberastu zituzten. Bai merkataritzatik zuzenean, zein hiribilduak jakiz eta lehengaiz hornitzen lortutako diruarekin, udalerriaren itxura aldatzeko aukera izan zuten. Horrela, elizak eta baselizak, dorreak eta jauregiak, baserriak... berreraiki eta altzari berriez jantzi zituzten. Amorebieta, urte horietan, baikortasunaren isla izan zen.
Gehiago jakiteko, Juan Manuel Gonzalez Cembellinen eskutik (arkitektoa)
hitzaldia,