Hemen zaude: Hasiera Agenda "Zaldi urdina"Arte drama,Axut,Dejabu.

"Zaldi urdina"Arte drama,Axut,Dejabu.

Euskeraz
"Zaldi urdina"Arte drama,Axut,Dejabu.
Noiz 2020/02/29
20:15 - 20:15
Non Zornotza Aretoa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Egilea / Autoría: Unai Iturriaga, Igor Elortza

Antzezleak / Intérpretes: Ander Lipus, Manex Fuchs, Urko Redondo, Miren Alcala, Oier Zuñiga, Edurne Azkarate, Olatz Beobide

Zuzendaritza / Dirección: Ximun Fuchs, Ainara Gurrutxaga

Iraupena / Duración: 90’ ggb / aprox

 

Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da tekno jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi Urdina deitzen den droga berri batek eragin dio heriotza gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan.

Amets, Aingeruren 22 urteko arreba errebeldea da, gaztetxe eta bizimodu osasuntsu zalea. Ikerketa bat hasiko du, Karmen amona eta Simon udaltzain ohi traketsarekin batera. Aingeru poliziek baino lehenago aurkitu behar dute, eta abokatu on batekin joan epaitegira. Astebeteren barruan, 18 urte bete baino lehen. Atzera kontaketa bat da.

Ikerketa amateurraren bidean gurutzatuko dituzte gazteriaren ondoezak eta ametsak, trafikanteen eta interes ekonomikoen boterea, indar polizialen konplizitatea eta politika baten aztarna.

Prezioa:8€

Sarrerak salgai hemen