Hemen zaude: Hasiera Agenda "Xokolat".Teatro Paraiso

"Xokolat".Teatro Paraiso

2-5 urte. Euskeraz
"Xokolat".Teatro Paraiso
Noiz 2019/11/02
18:00 - 18:00
Non Zornotza Aretoa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Paraiso Antzerkiak sorpresa eszeniko gozo bat sortu du ikusle txikitxuenentzat: Xokolat. Bizitzeko gozamenari, irudimenari eta ikus-minari eskainitako kanta hau “Small Size Performing Arts for Early Years” Europako proiektu barrenean dago

Espazio garbi eta perfektu batean materia bitxi bat sortzen da: txokolate-tabletak. Bertan bizi da tokiko errutina eta ordenarekin pozik bizi den emakume bat. Ezustean iritsiko den lagun kanporakoi, dibertigarri eta oldarkorrak hankaz gora jarriko du hasierako unibertso aseptikoa. Izan ere, emakume iritsi berria aspertu egiten da monotoniarekin, eta bere begirada kuriosoa aurreikusteko modukoa den beste emakume horri kutsatzeko erabaki irmoa hartu du.

Bat-batean, dena aldatuko da! Material gozo hau amets egiteko gonbidapen bilakatuko da. Elkarrekin hegan egingo dute txokolatea esku artean dutela, usain gozoek mundua betetzen duten eta denbora eteten duten bitartean, materiarekin ikertzeak eta jostatzeak dakarren gozamena dastatu ahal izateko.


TEATRO PARAISO

Antzezleak: Rosa A. García; Maitane Goñi
Eszenografia eta Jantziak: Elisa Sanz; Teatro Paraíso
Eszenografiaren sorrera: Luis Martioda, Tomás Fdez. Alonso; Utillería-Atrezzo S.L.
Argiztapenaren diseinua: Miki Arbizu
Musika hautaketa: Ramón Molins
Produkzuioa: Teatro Paraíso
Dramaturgia: Ramón Molins; Rosa A. Garcia
Zuzendaria: Ramón Molins

Iraupena: 60´
Sarrera: 5 €

Sarrerak salgai hemen