Hemen zaude: Hasiera Agenda Vivo Hirukotea (Musikene)

Vivo Hirukotea (Musikene)

Eleizetan 2021
Vivo Hirukotea (Musikene)
Noiz 2021/09/12
19:00 - 20:10
Non Garaitondoko San Isidro Baseliza
Harremanetarako Telefonoa 946300650
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Sara Vázquez Sanz (flauta), Ana Estévez Fernández (biola) eta Laura Juanco Lorenz (Cello) Musikeneko ikasleek osatzen dute Vivo Hirukotea.

Hirukote hau 2020tik dabil lanean, Karsten Dobbersekin klaseak jasotzen Musikenen (Euskal Herriko Goi Mailako Ikastegia). Ezohiko kamera-taldea da, talde horrek eskain ditzakeen musika-aukera guztiak ezagutarazteko sortua. Jatorrizko formaziorako errepertorio zabala ez dagoela egia den arren, Barrokotik hasi eta gaur egunera arteko lanak daude, estilo ezberdinekin lan egiteko eta esperimentatzeko aukera ematen dutenak. Hiru tinbre horiek konbinatuz lor daitezkeen ehundurak eta koloreak normalean entzuten denarekin konparatuta desberdinak dira, musikarien alde kameristikoa ez ezik, interprete bakoitzaren aurpegi bakarlaria ere erakutsiz

 

Autobusa doan. Sarrera eskatuko da sartzeko Gudari kalea 18:30

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…