Hemen zaude: Hasiera Agenda Txarriboda

Txarriboda

Antzerkia - HIKA Antzerki Taldea (Euskaraz)
Txarriboda
Noiz 2018/04/20
20:15 - 20:15
Non Zornotza Aretoa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Ezkontza festa da. Parranda. Itxurakeria. Pozik ez egotea ezinezkoa den egun berezia. Egun horretan guztiok bihurtzen gara aberatsak ez ezik, erromantiko itsu. Txerri hipokritak, izugarrizko Txarriboda baten protagonista.

Maitasuna jantzi da zetazko

soineko zuriarekin

ongi etorri: kristal fineko

kopak jaso eta txin-txin!

Ezkontza eguna bildu dute

bere zelofanarekin

baina barruan bakoitza bere

txerriak bizi du berdin.

Bizitza zerriari

eusteko baino ez ginen jaio

bizitza zerriari

etekina atera behar zaio.