Hemen zaude: Hasiera Agenda "Safari". La Baldufa

"Safari". La Baldufa

Euskeraz
"Safari". La Baldufa
Noiz 2020/05/16
18:00 - 18:00
Non Zornotza Aretoa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Egilea / Autoría: La Baldufa, Ramon Molins

Antzezleak / Intérpretes: Aitor Fernandino, Karlos Nguema

Zuzendaritza / Dirección: Ramon Molins

Iraupena / Duración: 45’ ggb / aprox

 

Piñotek eta Calabacinek sabanan murgilduta ikusi duten gatazka azaltzen digute; lehoiaren desagertze misteriotsuaren berri ematen zien albistea jaso ondoren joan dira hara. Ikerketa lanetan, jirafa, tximua, elefantea, krokodiloarekin egin dute berba... eta abentura betean, lehoiarekin topo egiten dute, burumakur eta pentsakor, orro egiten ez dakiena. Auzia konpontzeko eta hari laguntza emateko borondate sendoarekin, Baldufako ikertzaile ausartak atsekabe horren arrazoiak zein diren jakiten saiatuko dira. Zergatik tematzen da krokodiloa lehoia iraintzen? Gainerako animaliak ere zergatik saiatzen dira enbarazu egiten? Zer behar da sabanaren erregea harrotzeko?

Txikienei zuzendutako ikuskizuna da berriz ere, eta bertan, ekosistema hori guztia islatuko duen espazio erakargarri bat lortzeko, bitan banatzen den eszenografia batekin jolasten da.

Bullying-a da jorratzen den kontua. Haurrek krokodiloaren eta lehoiaren portaeratik uler ditzakete beren mehatxuak, baita jirafaren, tximuaren eta elefantearen portaeratik ere.

Prezioa. 5€

 

Sarrerak salmentan hemen