Hemen zaude: Hasiera Agenda "Quitamiedos".Kulunka Teatroa

"Quitamiedos".Kulunka Teatroa

"Quitamiedos".Kulunka Teatroa
Noiz 2019/11/08
20:15 - 20:15
Non Zornotza Aretoa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Kulunka Teatro konpainia sarituak bere ikuskizun berria aurkezten du, Iñaki Rikartek idatzi eta zuzendua; auto sakramental baten lurrina dario, eta B serie poetiko, dibertigarri eta hunkigarri baten alegia-kutsuak ere badauzka aldi berean. Garrantzia handiko gaiez ari da obra: bizitza, heriotza, maitasuna, gurasotasuna, suizidioa… baina beti anekdota soilenetik, antzerki-jolasetik eta metaforatik abiatuta.

Pertsona bat hiltzen den momentutik bere gorpua hotz gelditu eta inguruko tenperaturarekin bat egiten duen arte, topaketa bat gertatzen da: hildakoaren eta bere aingeru guardakoaren artekoa. Eskualdeko errepide bateko kurba batek eta istripu baten ondoren puskatua agertzen den bazter-babes batek heriotza berezi, poetiko eta desakralizatu bat antzemateko bidea ematen dute.


KULUNKA Teatro

Testua eta zuzendaritza: Iñaki Rikarte
Zuzendaritza-laguntzaileak: Garbiñe Insausti; José Dault
Antzezleak: Jesús Barranco, Luis Moreno
Jantzien eta eszenografiaren diseinua: Ikerne Giménez
Musika-konposizioa eta soinu-espazioa: Luis Miguel Cobo
Argiztatze-diseinua: Javier Ruíz de Alegría
Produkzioa: Kulunka Teatro

Iraupena: 70´
Sarrera: 8€

Sarrerak erosi hemen