Hemen zaude: Hasiera Agenda Pikachu Detektibea (EUSKARAZ)

Pikachu Detektibea (EUSKARAZ)

MANGA ZINEMA
Pikachu Detektibea (EUSKARAZ)
Noiz 2021/10/10
17:00 - 17:00
Non Zornotza Aretoa
Harremanetarako Telefonoa 946300650
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Sinopsia

Istorioa hasten da Harry Goodman detektibea desagertzen denean. Horrek, Tim, bere 21 urteko semea, behartzen du gertatutakoa ikertzera. Pikachu detektibeak, HarryrenPokemon bikotekideak, ikerketarekin laguntzen du. Oso detektibe maitagarri eta dibertigarria da, mundu guztia harritzen duena, baita bere burua ere! Tim eta Pikachu elkarren artean era ikaragarrian komunikatu daitezkeela konturatzen dira eta elkarrekin abentura hunkigarria biziko dute misterio bitxia argitzeko. Pistak bilatzen dituzte Ryme hirian neonez argitutako kaleetan. Hiriametropoli moderno erraldoia da non gizakiak eta Pokemonak mundu hiperrealista batean elkarrekin bizi diren. Pokemon pertsonaia ezberdinekin egingo dute topo eta elkar bizikidetza baketsua suntsitu eta Pokemon unibertso osoa mehatxatu dezakeen konplot beldurgarriaargitara emango dute.

Kritikak

“Agindutakoa betetzen du. Gozamen bisual bat da (…), gozagarria eta duina. “
Janire Zurbano: Zinemania

“(…) bideojokoek eskaini duten bilketaren xarmaz gozatu baduzu, ezerk ez du eragotziko hamaika Pokemonen benetako akzioko bertsio zoragarriz betetako film bat gozatzea. “
Ricardo Rosado: fotogramak

“Bideojokoen egokitzapenak bereziki onak izateagatik nabarmendu ez badira ere, film hau da, alde handiz, ondasun bat nola egin daitekeen erakusten duen adibiderik onena.”
Joshua Yehl: IGN

Sariak

2019: Annie sariak: animaziorik gabeko filmeko pertsonaien animazio onenaren izendapena

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…