Hemen zaude: Hasiera Agenda "Oporretako esperientzien kutxa magikoa"

"Oporretako esperientzien kutxa magikoa"

Tailerra: seme-alabei euskararen erabileran laguntza eskaintzeko baliabideak
"Oporretako esperientzien kutxa magikoa"
Noiz 2019/05/22 09:00
2019/06/10 09:00
Non Zelaieta Zentroa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Udan, gure ume askok, euskararekin harremana galtzen dute gurasoek ez dakitelako edo gutxi dakitelako; baina nahiz eta ezin diegun hizkuntza irakatsi, opor garaiko bizipen positiboak aprobetxatu ditzakegu eta beste era batzuetara transmititu; Hélenè Cixouxek horrela dio: transmitir, es hacer amar haciendo conocer. Eta hori, euskara ez dakiten pertsonek ere egin dezakete.

Eman izena parte hartzeko!

Norentzako:
Euskara ondo ez dakiten edo gutxi gutxi dakiten eta 3 - 6 urte bitarteko umeak dituzten gurasoentzako.

Helburuak:
Gurasoak seme-alabekin euskara asko erabiltzera motibatzea da, eta horri begira beldurrak kentzea eta saioetan bertan hainbat esamolde eta jolas praktikatzea.

Ezaugarriak:
Ordu eta erdi inguruko 2 saio dira.
Ebete hizkuntza-zerbitzuetako dinamizatzaileek ematen dituzte saioak.