Hemen zaude: Hasiera Agenda NAPOLEÓN O EL COMPLEJO DE ÉPICO

NAPOLEÓN O EL COMPLEJO DE ÉPICO

Iraupena: 110 min. 8€.
NAPOLEÓN O EL COMPLEJO DE ÉPICO
Noiz 2021/10/15
20:00 - 21:50
Non Zornotza Aretoa
Harremanetarako Telefonoa 946300650
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Napoleon gizakia eta haren inguruan sortu den fenomenoa ulertu nahian, liluraren eta arbuioaren artean gabiltza. Lan honek auzi politikoak eta sozialak planteatzen ditu, gaur egun ere bizi-bizi daudenak.

Goranahiak, ausardiak eta erabakimenak urrun eraman zuten, lurraldeak zabaltzera, Iraultza Frantsesaren idealez jabetuta. Gero, aurrez arbuiatutako balio aristokratikoetara hurbildu zen, bere eskuetan bildu zuen boterea, eta Enperadore izendatu zuen bere burua. Inork ez bezalako nahimena zuen. Erorketa gorakadaren tamainakoa izan zen. Eleberrietakoa bezalako bizitza, osagai guztiak dituena historia ona osatzeko.

Gauza asko esan dira eta esango dira Napoleon Bonaparteri buruz. Jendeari dagokio haren irudi historikoa eta Napoleon gizakia epaitzea edo goraipatzea. Companhia do Chapitók historiaren atze-aurreak kontatzen ditu, umorez eta poesiaz. Izan ere, txanpon guztiek dituzte bi alde: aurkia eta ifrentzua.

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…