Hemen zaude: Hasiera Agenda Maurizia

Maurizia

AUKERAN dantza taldea. Bazkideentzako doan
Maurizia
Noiz 2017/11/17
21:00 - 21:00
Non Zornotza Aretoa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Egunkari orri bati sua emanez panderoaren larrua berotu du Mauriziak. Kontu haundiz, bizitzak erakutsi baitio beroa ez dela beti goxoa, gehiegi gerturatuz gero, garrek, pasioen antzera, erre egin zaitzaketela.

Albokaren doinua entzuterako, kokotsa altxatu eta bizitza eman dio panderoari, eta bizirik mugitzen ari den haren eskuan, esku asko ikusi ditut; milaka emakumeen eskuak.

Halako batean barne lurrikarak eztanda egin eta Mauriziaren ahotsean entzun ditut beste hainbat hots.

Emakume asoren ahotsak...

Sarrerak salgai hemen