Hemen zaude: Hasiera Agenda Madrigueras (Pez Limbo)

Madrigueras (Pez Limbo)

Antzerkia online
Madrigueras (Pez Limbo)
Noiz 2020/07/10
20:15 - 23:55
Non Zornotza Aretoa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Lurrean irekitako zuloa, edo txirrina eta gutunontziak dituen ataria, horixe da gordelekuaren sarrera. Bertan bi izaki bitxi bizi dira, babesean eta erne aldi berean, hauskor, haurtzaroko gogoeten eta ebakuazio-planen artean mugituz. Errealitate eder eta bitxia da haiena. Izaki soilak dira, baina ume baten marrazkia bezain adierazkorrak. Biziraupen estrategia burugabeei buruzko ikuskizuna da. Giza ugaztun horiek ia denetarako prest daude: sumendi baten erupzioa, literaturaren debekua, Andre Mariaren agerpen bat... badakite haiei so gaudela, eta publikoari irribarre egiten diote, egokitzeko ahalmen harrigarrietako batzuk erakusten dituzten bitartean. Etxeko heroiak dira, aldian superbotereak aldian ahuleziak dituztenak.

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…