Hemen zaude: Hasiera Agenda Ludoteka berezia

Ludoteka berezia

Gabonetan 10:00-13:00.
Ludoteka berezia
Noiz 2018/12/26 10:00
2018/12/28 10:00
Non Ludoteka
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

1. Gaia: Zirkoa
2. Norentzat: 3-10 urteko umeentzat (3 urte beteta eta 2008ra arte jaioak).
3. Ametx Txartela ume txartel bezala aktibatuta izatea derrigorrezkoa da.
4. 2 TXANDA eskaintzen dira, (txanda bakar baten parte hartu ahal izango da)
1. txanda: 2018ko abenduaren 26tik 28ra
2. txanda: 2019ko urtarrilaren 4tik 6ra
Ordutegia: 10:00-13:00
5. Plaza mugatuak (50 leku txanda bakoitzeko). Matrikulazio gehiegi izan ezkero, zozketaz esleituko dira plazak. Plazen onarpena SMS bidez jakinaraziko da abenduaren 3an.
6. Taldeko izen-ematea: Izen ematea bakarka zein taldeka egin ahal izango da (gehienez 3 ume talde bakoitzean). Umeak txanda berdinean onartuak izango dira baina ondoren ekintzetan kurtsoaren arabera parte hartuko dute.
7. Izena emateko epea: 2018ko azaroaren 19tik 30era. Gazte Informazio Bulegoan. Ordutegia: 10:00 – 13:00 eta 17:00 – 20:00.