Hemen zaude: Hasiera Agenda La Ruta del Arte BBK Artearen Ibilbidea

La Ruta del Arte BBK Artearen Ibilbidea

Bilboko Arte Ederretako Museoaren eskutik. Azaroak 11-18
La Ruta del Arte BBK Artearen Ibilbidea
Noiz 2020/11/11 08:00
2020/11/18 20:00
Non Zelaieta Parkea
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Erakusketa ibiltaria da. Asmo didaktikoa du, eta funtsezko ibilbidea eskaintzen du museoaren bildumako 40 maisulanetan zehar; kalitate handiko teknika erabiliz egindako erreprodukzioak dira, eta xehetasunen zehaztasun txundigarria eta kolorearen fideltasun handia dute. 40 lanetatik 24k QR kodea izango dute, eta erakusketa ikustera bertaratzen direnei aukera emango diete gailu mugikorrean iruzkinak dituzten audio fitxategiak doan deskargatzeko (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez). Gainera, 6 lanek haurrentzako diseinatutako kontakizun bat izango dute, 5 eta 10 urte bitarteko umeei zuzendua.

 Bisita dinamizatuak. Erakusketa osatzen duen zati funtsezko gisa, bisita dinamizatuak eskainiko dira, dohainik, bereziki ikasleentzat diseinatuak (DBH, Batxilergoa eta LH), bai eta kolektibo eta elkarte kulturalentzat ere. Bisita horietarako ordutegia 10:00etatik 13:00era izango da, astelehenetik igandera, eta asteazkenetan, 15:00etatik 18:00etara izango da. Beharrezkoa da izena ematea 944396141 telefonoan (Bilboko Arte Ederretako Museoa, ordutegia: 8:00--15:30).

Hitzaldi-solasaldiak.Hitzaldiak Zelaietako Auditorioan izango dira azaroaren 13an eta 17an arratsaldeko 18.30etan. Doakoak dira eta aldez aurretik izena ematea komeni da aforoa mugatua dagoelako (Zelaietan).

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…