Hemen zaude: Hasiera Agenda Kendra

Kendra

Eleizetan 2021
Kendra
Noiz 2021/09/26
19:00 - 20:10
Non Dudeako San Migel Baseliza
Harremanetarako Telefonoa 946300650
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Kendra nazioarteko folk erakusgaiak ikertzeko, esploratzeko eta entzulego orokorrari aurkezteko duen kezkatik sortutako taldea da. Tradizio herrikoi ezberdinetatik abiatuta, Kendrak

soka laukotea (bi biolin, biola eta biolontxeloa) oinarri duen sonoritate berezi eta garaikidea aurkezten du. Are gehiago, beste musika tresna batzuen presentziarekin aberasten du: harpa, gitarra, lautea, baxua, perkusioak eta ahotsa.

Ibilbide profesional anitza duten musikari multiintrumentistek osatzen dute taldea: folk musika, klasikoa, ganbera musika, historizista, egile musika, rock-a, musika latinoa… Jatorri geografiko desberdinetatik datozela, Euskal Herria, Errumania, Asturias… 2019an Kendra taldearekin kontzeptu berri bat sortu zuten. Errepertorioak musikan zehar bidaia proposatzen dio ikusleari, eta musikaren sustrai herrikoietatik abiatuta bildutako musika sorta ezberdinak agertzen ditu: Europako Ekialdeko musika, Mediterraneokoa, tangoak, sirtakiak, Asiar folklorea, geografikoki hurbilen dagoen musika, konposizio propioak, inprobisazioak… ahaztu gabe.

Kendraren emanaldiak musika-ikuskizun dinamiko eta parte-hartzailearen kontzeptuan aurkezten dira, adin eta mota guztietako jendearentzako egokiak.

 

Autobusa doan. Sarrera eskatuko da sartzeko Gudari kalea 18:30

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…