Hemen zaude: Hasiera Agenda "Jou Gonzalez & Fetén Fetén"

"Jou Gonzalez & Fetén Fetén"

Musika Gertu Zelaietan
"Jou Gonzalez & Fetén Fetén"
Noiz 2020/01/16
20:15 - 20:15
Non Zelaieta Zentroa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Fetén Fetének (Jorge y Diego) eta Jou Gonzalez musikari Zornotzarrak "fetén" munduaren inguruko bidaia atsegin eta dibertigarri batera gonbidatzen dute publikoa, sorpresaz beteriko kontzertu batean. Kontzertu horretan, ohiko instrumentuak eta ohikoak ez diren beste batzuk erabiliz, bibratu, hunkitu eta barre eragingo diete handiei eta txikiei. Jou Gonzalezen energiak eta Jorgek eta Diegok herri-musikaren birsorkuntzan egindako interpretazioen freskotasunak eta bat-batekotasunak musika eta publikoa nahasten dituen konplizitatea ematen diote artista talentudunen hirukote honi. Oholtza gainean irudimena eta sormena batzen dira, musika dantzagarria inprobisazioarekin, Jou Gonzalezen haizeak, Jorge Arribasen akordeoiarekin edo Diego Galazen biolinarekin.

Prezioa: 6€