Hemen zaude: Hasiera Agenda Izar

Izar

Familientzako antzerkia - MARIE DE JONGH
Izar
Noiz 2018/03/17
20:15 - 20:15
Non Zornotza Aretoa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Izar sei urte baino ez dituen umea da, eta mundu osoan ospetsua izango den piano jole bilakatzeko bidean dago. Gurasoek ezartzen dioten diziplina zorrotzari esker, bere birtuosismoak prodigiozko maila lortu du bere adinerako. Izar, inoiz hazi nahi ez lukeen izar zoriontsua da. Baina, gaizki hezitako umea bezain gorabeheratsua eta apetatsua den bizitzak beste patu bat gorde du beretzat, beste izar batek gidatuta baino irten ezin izango duen ezusteko labirinto emozionala.