Hemen zaude: Hasiera Agenda "Impr pant" Jugatx Astorkia

"Impr pant" Jugatx Astorkia

Maiatzaren 3tik 22ra
 "Impr pant" Jugatx Astorkia
Noiz 2021/05/03 10:00
2021/05/22 21:00
Non Zelaieta.Erakusketa Gela
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Argiaren materialtasuna, gailu analogiko nahiz digitaletan, eta irudiak bere euskarri fisikoarekin duen erlazioa uztartzen dituen ikerketatik dator “Impr pant” erakusketa.

Piezek erregistro grafikoak aurkezten dituzte, ordenagailu pantaila, mugikor, kamera, eskaner eta antzeko gailuen hibridaziotik eratorriak. Prozesu honetan uneoro kuestionatzen da irudiaren fisikotasuna, pantailaren barrualde eta kanpoaldearen artean joan-etorrian dabilena. Argiaren irudia gailu teknologikoetatik kanporatu eta irudiak propio dituen euskarrietan inprimatzen da.

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…