Herriaren doinuak (Zornotzako Musika Banda)

Joan zen denboraldian bertan behera gelditu zen “Rock&Rollarekin konektatzen” kontzertuaren programazio beretsua da. Rock&Roll-a izango da hizpide kontzertu honetan eta gure herriaren doinuak entzun ahal izateko, “Blanco y en Botella” rock talde zornotzarra izango dugu oholtza gainean bandarekin batera haien hiru disketako abestiak modu sinfonikoan aurkezteko asmoz.