Hemen zaude: Hasiera Agenda HAURTZARORA BIDAIA (ZMB)

HAURTZARORA BIDAIA (ZMB)

Iraupena: 60 min. 3€.
HAURTZARORA BIDAIA (ZMB)
Noiz 2021/10/30
20:00 - 21:00
Non Zornotza Aretoa
Harremanetarako Telefonoa 946300650
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Lehen bidaiak iraganeko oroitzapenetan ezkutatutako haurtzarora itzulia izan nahi du. Publiko guztientzako kontzertu bat izango da, haur txikienak hunkituko dituena eta ez hain txikiak ez direnak nostalgiko utziko dituena: betiko marrazki bizidunen sintonietatik hasi eta haurrentzat berariaz sortutako musikara arte. Ez galdu aukera!

Bandarekin bidaian

Denboraldi honetan Zornotzako Musika Bandak bidaiatzeko aukera paregabea eskaini nahi du programatutako kontzertu bakoitzean. Jaio eta pixkanaka-pixkanaka hazten hasi ondoren, denboraldiaren helburua banda martxan dagoela argi aldarrikatzea da!


Bidaia bakoitzak kontzertu mota ezberdin bat planteatzen du eta ibilbideetako batzuetan lehen mailako gonbidatuak eta Zornotzako Musika Banda-rentzat berariaz konposatutako obra berrien estreinaldiak izango dira entzungai. Bidaiarik laburrena, eta hala ere bereziena, 2022ko uztailean izango da, herriko artista gonbidatuen presentziarekin.
Ba al daukazu hurrengo bidaierako tiketa? Bandarekin bidaian, 3, 2, 1… ¡ORAIN!

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…