Hemen zaude: Hasiera Agenda GORPUZTU (Eva Guerrero)

GORPUZTU (Eva Guerrero)

Iraupena: 51 min. 6€.
GORPUZTU (Eva Guerrero)
Noiz 2021/10/22
20:00 - 21:00
Non Zornotza Aretoa
Harremanetarako Telefonoa 946300650
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Gorpuztu orekaren bilaketaren inguruan dantza-garaikidea eta zuzeneko-musika uztartzen dituen ikuskizuna da.

Gorpuztu borroka da, oreka bilatzeko, lasai egoteko, zarata isilarazteko, zama eta errua arintzeko; azken finean, piztiak lasai lo egingo duen tokia bilatzeko borroka. Lan hau erlijio batzuen inguruko ikerketa batetik dator, eta, hain zuzen ere erlijio hauek une zehatz batzuetan egiten duten gorputzaren erabilera aztertzen du. Gorputza hainbat zatitan banatzen du, otoitzerako keinuak behatu eta berezkoak zaizkien kontzeptuak aztertzeko; besteak beste, errua, penitentzia, transzendentzia, maitasuna, sumisioa,…

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…