Hemen zaude: Hasiera Agenda Gazte txokoa

Gazte txokoa

Gazte txokoa
Noiz 2020/10/02 17:00
2020/10/30 17:00
Non Zelaieta
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

11 urtetik gorako gazteei zuzenduta dagoen zerbitzua da. Denbora librean beraien nortasuna, ahal dela euskaraz, garatzeko aisialdirako topalekua eskaintzen die Gazte Txokoak gazteei.

Gazteek aisialdian erakusten dituzten jokabideetan eragitea du helburu irekitze eta askatasun dinamika honek, berezko dituzten ekintzen osagarri, hainbat aukera eta ekintza eskainiz.

Bertako baliabideak erabiliz, mahai-jokoak, billarra, futbolina, aldizkariak, Play Station eta Wii bideokontsolak… astean zehar zein asteburuetako hainbat ekintza desberdin antolatzen dira gazteentzat, eskulanak, txapelketak, filmeak…

Zerbitzua asteko zazpi egunetan eskaintzen da, arratsaldez. Sarrera doan da, baina sartzeko eta bertako material eta baliabideak erabili ahal izateko Ametx txartela izatea derrigorrezkoa da.

ORDUTEGIA
      Igandetik ostegunera: 17:00-20:00

 

      Ostiral eta larunbatak: 17:00-21:30